Zientziaren gomendioak zure dirua modu burutsuan xahutzeko

Egin beharreko lehen gauza dirua zoriontasunaren sinonimoa denaren ideia errefusatzea da. Milioiak edukitzeak ez dizu bermatzen zorrak desagertzea, are gehiago, askotan hauek handitu egin daitezke. Horregatik, ezinbestekoa da burua erabiliz xahutzea.
Ezagutzara ez da bakarrik iristen eta horregatik oinarrizko printzipio hauetan sakondu nahi izan du zientziak. Guztiok ezberdin erlazionatzen baikara diruarekin: aurreztaileak izan gaitezke edo guztia xahutzen dugunak. Batzuk balore edo estatus bat ezartzen diote diruari pentsatuz guztia konpon dezakeela, beste batzuek beste gauzei ematen diete lehentasuna.
Beraz, ezinbestekoa da norberak diruarekin duen harreman identifikatzea beste ezer baino lehen. Zure perfila zein den jakin ondoren, nola gastatu pentsatzen has zaitezke. Horretarako adituek diruaren teoria hau proposatu dute: “Diruak ezin du zoriontasuna erosi ez badakizu nola gastatu”. Zoriontasuna eskuratzeko sentsazio hori zerk eragiten digun identifikatzea beharrezkoa da.
Argitaratutako ikerketa baten arabera dirua zoriontasunerako aukera bat da, baina gaizki xahutzen dute pertsonek aukera hori normalean, askotan zoriontsu egingo dituela uste duten gauza materialek ez baitute euren helburua lortzen.
Beraz, modu burutsuan dirua nola xahutu daitekeen jakin nahi baduzu eta horrekin, apur bat zoriontsuagoa izan, ikerketa honek erosi, xahutu eta inbertitzeko zortzi printzipio proposatzen ditu:
1-Esperientzia gehiago erosi, ondasun material gutxiago
Orain dela bi hilabete erositako zenbat gauza dituzu oraindik eta zenbateko maiztasunez erabiltzen dituzu? “Ia inoiz” edo “oso gutxi” baldin bada galdera horren erantzuna zure dirua gaizki inbertitzen ari zara. Esperientzietan dirua xahutzeak ez du iraungitze datarik eta zure identitatearen zati bilakatzen da.
2-Erabili zure dirua besteen mesedetan
Norbere gogobetetasun eskuratzen lagun diezazuke zure dirua besteak babesten edo laguntzen erabiltzea. Izaki sozialak garenez, ematen duguna bueltan datorkigu, horrek dakarren zoriontasunarekin, ongi emanez gero bederen. Saiatu zure irabazien zati bat kausa onetara bideratzen.
3-Txikia handia da
Gauza txikien zoriontasun iragankorra galera bat da diruari dagokionez. Askok gauza txikiak erosteko errutina dute, baina irabazi iragankor horiek galera ziur bilakatzen dira berehala. Kafeak, janari azkarrak, gozokiak, arropa.... zertarako? Xahutu dirua epe luzera irabaziak emango dizkizun horretan, horrela zoriontasuna betierekoa izango da, eta ez momentukoa bakarrik.
4-Ekidin behar ez duzun babesa
Mugikorra aseguratu, ordenagailua aseguratu... aseguruak guztirako. Badaude gauzak ez dutenak babesteko beharrik, segurtasun-gabezia sortzen dute bakarrik, beldur berriak sortuz. Arriskua bizitzaren zati da eta hori ezinezkoa da kontrolatzea. Saiatu gehiegizko babesean ez dirua xahutzen eta zaindu hobeto dituzun objektuak.
5-Abandonatu momentuko plazera biharkoagatik
Berehalakotasunak oldartsu jokatzera eramaten gaitu. Horrela egindako erosketek istanteko desira ordezkatzen dute, baina ziur etorkizunean zure poltsikoan nabarituko dela. Momentuko onura beharrean etorkizunekoan pentsatzea gomendatzen du zientziak, momentuko plazera soilik sortzen duten objektuak erostea ekidinez.
6-Jarraitu jendetza (batzuetan behintzat)
Jendetza, batzuetan, adierazgarri ona da erosi duzuna ona den ala ez frogatzeko. Adibidez, mugikor bat erosi nahian bazabiltza, lehendabizi ikertu ea beste kontsumitzaileek zer dioten produktu zehatz horretaz. Gomendio eta iritziek erosketa txar bat egitetik libra zaitzakete edo aukera hobeago batera bideratu zure dirua.
7-Ez alderatu produktuak
Ahaztu eskuratuko duzuna konparatzeaz. Produktuak alderatzeak estrategia ona badirudi ere, askotan konparaketa txar batek pentsatua zenuena baino gehiago gastatzera eraman zaitzake. Finean beti egongo da onura hobeak eskaintzen dituen produkturen bat. Gakoa norbere beharrak betetzen dituzten produktuak eskuratzea. Askotan produkturik garestienak ez ditu zure helburuak betetzen, ez ahaztu inoiz zure lehentasunak.
8-Hausnartu erosketa bakoitza
Produktu bat eskuratzen duzun aldiro, izan esperientzia edo beste edozer, zure finantzetan izango duen eragina neurtzen saiatzea ezinbestekoa da. Erosketa baten onurak edo kalteak hausnartzeak kontsumitzaile kontzienteago bihurtuko zaitu. Etorkizunean pentsatzeko ohitura hartzeak epe luzeko gogobetetzean lagunduko dizu.
Pausu sinple hauek ordea, errazagoak dira idazten praktikan jartzen baino. Zer iruditzen zaizkizu? Ados al zaude?