Zientzialariak ziur daude: Seigarren desagerpen masiboa martxan dago

Zientzialariak ziur daude: Seigarren desagerpen masiboa martxan dago Seigarren desagerpen masiboa martxan dagoela ziurtatzen du ikerketa batek, eta noski, errua gizakiarena dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzialariak-ziur-daude-seigarren-desagerpen-masiboa-martxan-dago/@@download/image/hartz polarrak.jpg
2022/01/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Seigarren desagerpen masiboa martxan dagoela ziurtatzen du ikerketa batek, eta noski, errua gizakiarena dela.
Zientzialariak ziur daude: Seigarren desagerpen masiboa martxan dago

Komunitate zientifikoak dionez, Lur planetan bizitza sortu zenetik bost desagerpen masibo jazo dira. Hauek, planetako ia bizitza forma guztiekin amaitu zuten. Ikerketa berri batek dio seigarren desagerpen masiboa martxan dela, eta kasu honetan, erruduna natura baino, gu geu garela. 

Hawaiko Unibertsitateko ikertzaile talde batek eta Pariseko Historia Naturaleko Museoak elkarlanean ikerketa burutu dute eta eskuratu dituzten ondorioek harridura sortu dute. Izan ere, egun gizakiak eragindako kalteen inguruko pentsamendu negazionista bat existitzen da. Hau da, batzuk pentsatzen dute desagertzear dauden espezieak kasu isolatuak direla eta ez dutela eraginik izango bioaniztasunean. 

Alabaina, ikerketa honek frogatzen du seigarren desagerpen masiboa martxan dagoela eta honen errua gizakiarena dela. Ikerketak barraskiloak eta bestelako ornogabeak kontuan hartu ditu eta ikusi dute 1500. urtetik gutxienez 150.000 eta 260.000 espezie galdu direla. Hau da, %7,5 eta %13 bitarte, komunitate zientifikoak ofizialtzat dituen %1.5etik oso urrun. "Orno gabeak kontuan izatea gakoa izan zen baieztatzeko, benetan, seigarren desagerpen masiboaren aurrean gaudela", adierazi dute ikertzaileek.