Zientzialari talde batek ohartarazi duenez Artikoko itsaso-izotza 2035. urterako desagertuko da

Zientzialari talde batek ohartarazi duenez Artikoko itsaso-izotza 2035. urterako desagertuko da Erresuma Batuko Hadley Zentroko ikertzaile talde batek adierazi duenez prozesua orain dela 127.000 urte gertatu zenaren antzekoa da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzialari-talde-batek-ohartarazi-duenez-artikoko-itsaso-izotza-2035-urterako-desagertuko-da/@@download/image/GettyImages-1135163561.jpg
2020/08/13

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Erresuma Batuko Hadley Zentroko ikertzaile talde batek adierazi duenez prozesua orain dela 127.000 urte gertatu zenaren antzekoa da.
Zientzialari talde batek ohartarazi duenez Artikoko itsaso-izotza 2035. urterako desagertuko da

Urteak doaz zientzialariak iragartzen Artikoko izotza urtzear dela, nahiz eta orokorrean biztanleriari ez zaion gehiegi axola edo besterik gabe, ez duen sinesten. Alta, mehatxu hau oso erreala da eta urte honetan bertan Siberiako Yakutia eskualdeak 38 gradu erregistratu ditu. Hau da Artikoko Zirkulu Polarrean inoiz erregistratu den tenperaturarik altuena. 

Albiste txarrak ez dira hemen amaitzen ordea: Artikoko itsaso-izotza egun ezagutzen dugun bezala 15 urtetan bakarrik urtu daiteke, hau da, 2035. urtea baino lehen. Praktikan, honek esan nahi du ozeanoetatik izotza erabat desagertuko litzatekeela planetako iparraldeko faunarentzat ondorio larriak utziz. 

Nature Climate Change aldizkarian argiratutako artikulu kezkagarri batean, aipatutako ikertzaileek jakinarazi dute izotz plaketan putzu erraldoi modukoak daudela eta orain dela 127.000 urteko desizozte garaiko baldintza oso antzekoak dituztela. Dirudienez, eguzkiaren erradiazioa bertan pilatzen da desizoztea azkartuaz garai hartan bezala. Hori dela eta estimatu ahal izan dute hemendik 15 urtetarako ez dela izotzik egongo Artikoko itsasoetan.