Zientziak badaki bizitzan osoan zehar, zeregin hutsaletan, zenbat denbora galtzen dugun

Zientziak badaki bizitzan osoan zehar, zeregin hutsaletan, zenbat denbora galtzen dugun Eta kopurua beldurgarria da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientziak-badaki-zenbat-denbora-galtzen-dugun-bizitza-osoan-zehar-zeregin-hutsaletan/@@download/image/el-reloj-dali.jpg
2022/09/28

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Eta kopurua beldurgarria da.
Zientziak badaki bizitzan osoan zehar, zeregin hutsaletan, zenbat denbora galtzen dugun

Egunerokotasunean, minutuek hatz artetik ihes egite digute. Ezerk gutxi amorratu ohi gaitu gehiago denbora alferrik galtzeak baino. Denbora ez baita dirua soilik, denbora dena da. 

Egunaren bukaeran, askok desiratu ohi dugu egunak 30 edo 35 ordu edukitzea. Edo gehiago. 24 ordu ez dira nahikoak horietatik zortzi lotan eta beste zortzi lanean igaro behar ditugunean. 

Bada, datuen arabera, orduak motz geratzen zaigula iruditzen bazaigu ere, munduko pertsonok, bataz beste urtean 26 egun alferrik galtzen omen ditugu. Egunero ia bi ordu oso!

Ikerketa baten arabera, denborarik gehiena itxaroten gauden bitartean telefonoz hizketan galtzen dugu. Galdetegia pasa zitzaienen %45ak adierazi zuen denden ilaretan zain galtzen zutela denborarik gehiena. %44k, berriz, auto-ilaretan. %15ak kafea egin zain edo tea egiteko ura berotu zain denboraren nozioa galtzen dutela adierazi zuten. 

Ikerketaren arabera, gure bizitzaren herena lotan igaroko dugu, ia hamarkada bat mugikorrari begira edo lau hilabete Netflix-en zer ikusi erabakitzen. Hori kontuan hartu gabe lanean igarotzen ditugun ordu guztiak, horiek hobe ez kalkulatzea ere
! Beldurgarria, ezta?