Zientzia eta teknologia bideo lehiaketa martxan!

Zientzia eta teknologia bideo lehiaketa martxan! 12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta saria Frantziako Futuroscope parkerako 3 bidaia izango dira, taldeko kide guztientzat. Animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzia-eta-teknologia-bideo-lehiaketa-martxan/@@download/image/ELHUYAR_bideo-lehiaketa_2020.jpg
2020/09/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta saria Frantziako Futuroscope parkerako 3 bidaia izango dira, taldeko kide guztientzat. Animatu!
Zientzia eta teknologia bideo lehiaketa martxan!

Elhuyarrek, Zientzia Azoka ekimenaren barruan, gazteentzako proiektu zientifiko eta teknologikoen bideo-lehiaketa antolatu du 2020ko urrirako. Datorren urriaren 1etik 31ra, gazteek bideo zientifiko eta teknologikoak aurkezteko epea zabalik izango dute, eta banaka zein taldeka aurkez daitezke. Saria aldiz, Frantziako Futuroscope parkerako 3 bidaia izango dira, taldeko kide guztientzat.

Sari-banaketa 2020ko azaroan egingo da. Sari-banaketa presentziala izango da, baina osasun egoerak ez badu horretarako aukerarik ematen, sari-banaketa birtuala egingo da

Parte hartzeko baldintzak eta oinarriak:

  • Banaka edo taldeka hartu daiteke parte (gehienez lau taldekide).
  • Euskal Herriko 12-18 urteko gazteek har dezakete parte.
  • Parte hartzeko FORMULARIO hau bete behar da.
  • Izena emateko epea 2020ko urriaren 1etik 30era bitarte izango da zabalik.
  • Bost minutu baino gutxiago irauten duen bideo labur bat aurkeztu behar da, esperimentu edo proiektu zientifiko edo teknologiko bati buruzkoa betiere.
  • Gaia guztiz askea da: zientzia ikerketako proiektuak, proiektu teknologikoak, esperimentuak… hala, gazteek, egindako proiektua azaldu beharko dute, zer egin duten eta zergatik kontatuta.
  • Euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez eginiko bideoa izan daiteke.
  • Bideoak originala izan behar du, eta publiko mota guztientzako erakargarria izatea sarituko da[LFL1]. Sari-banaketan 3 sari banatuko dira. Epaimahaiak adin-tarte bakoitzeko bideo onena sarituko du: DBH1-2, DBH3-4 eta batxilergoa.