Zientzia aurrera?
![Zientzia aurrera? Zientzia aurrera?](https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzia-aurrera/@@images/1252a9a1-be66-41d7-a72f-f1b31ea973bc.jpeg)
Harvard Unibertsitateko ikerlari talde batek paralisiari aurre egiteko modua aurkitu du tximinoekin egindako frogetan. Paralisiaren jatorria burmuinaren eta bizkarrezur-muinaren arteko konexioaren haustura izanik, tximino baten burmuinean elektrodoak jarrita, paralisia duen beste baten mugimenduak gidatzea lortu dute. Animaliekin egiaztatutako aurkikuntza gizabanakoekin praktikan jartzeko bideak aztertzen ari dira orain.