Zientzia arloko sexu eta genero aniztasunaren inguruan solas egingo dute Bilbon

Zientzia arloko sexu eta genero aniztasunaren inguruan solas egingo dute Bilbon Soziologiaren, medikuntzaren edota neurozientzien ikuspegitik landuko dute gaia lau hitzaldi laburretan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zientzia-arloko-sexu-eta-genero-aniztasunaren-inguruan-solas-egingo-dute-bilbon/@@download/image/albiste zientzia.jpg
2022/06/29

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Soziologiaren, medikuntzaren edota neurozientzien ikuspegitik landuko dute gaia lau hitzaldi laburretan.
Zientzia arloko sexu eta genero aniztasunaren inguruan solas egingo dute Bilbon

Bidebarrieta Zientifikoa zikloaren gaurko hitzordua, Harrotasuna zientzian izenburu duena, esparru zientifikoko sexu eta genero aniztasunean oinarrituko da. Lau hitzaldi labur, hamabost minututakoak, izango dira lau hizlariren eskutik: Daniel Ruiz Gabarre, farmazialari eta neurozientifikoa; Gracia Trujillo Barbadillo, Soziologiako doktorea, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakaslea eta aktibista transfeminista; Daniel Garcia Abietar, Bartzelonako Osasun Publikoko mediku egoiliarra eta UNEDeko Filosofia graduko ikaslea; eta Aitzol Garcia-Etxarri, Zientzia Fisikoetan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean.

Daniel Ruiz neurozientzialariak LGTBIQA+ pertsonek zientzia esparruan bizi duten egoerari buruzko ikuspegi orokorra emango du, noizbehinka jasan behar izaten duten diskriminazioa nabarmenduz. 

Gracia Trujillo soziologoa queer mugimenduaren eta feminismoaren epistemiologiek edo ezagutzaren oinarri eta metodoek  hezkuntzan irekitako pentsatzeko modu berriari buruz arituko da. 

Daniel Garcia medikuak, transexualitatearen diagnostikoa sortu zenetik, trans pertsonei “laguntza”, “asistentzia” edo “tratamendua” eskaintzeko asmoz, diskurtso biomedikoa “obsesio paternalistetara” makurtu izanaren inguruan hitz egingo du. 

Azkenik, Aitzol Garcia-Etxarri fisikaria LGTBIQA+ kolektiboko kide izanik duen esperientziatik abiatuko da aniztasuna zientziaren ikuspegitik aztertzearen erronka azaltzeko. 

Jardunaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Sarrera librea izango da lekua bete arte. Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen Youtubeko kanalean.