Ziega 100 euroren truke

Alemaniar Errepublika Demokratikoko disidenteek kartzelan jasandako tratu txarrak zure larruan dastatu nahi? Bada, horixe eskaintzen dizu Artemis enpresa alemaniarrak, Hoheneck gazteluan sortuko duen hotelari esker (www.hoheneck.com). 100 euroren truke, gau batez preso egoteko aukera ematen du Artemisek, preso egoteak berekin dituen ondorio guztiekin: ziega txikia, afari kaskarra, loa galarazita... Liburuetan irakurri beharrean, hemen gertatutakoa zuzenean ezagutzeko aukera ematen dugu, adierazi dute enpresako buruek. Giza eskubideen defendatzaileek, berriz, proiektua onartezina dela adierazi dute. Eta arrazoi dute, noski. Martxa honetan, tortura saioak ere ikuskizun bihurtuko dituzte.