Zibersegurtasun arazoetarako, deitu 017 zenbakira

Arriskuan gaudenean 112 zenbakia sakatzen dugu telefonoan, baina, eta arriskua ordenagailuan badago? Nora jo zibereraso baten aurrean? Sarean erasoren bat jasaten badugu edota gure gailu elektronikoek hackeoren bat badute, bada telefono bat: 017 zenbakia.
Espainiako Zibersegurtasun Insitutuak kudeatzen du zenbaki hori, eta erasoen aurrean laguntza eskaintzeaz gain, izan ditzakegun dudak argitzeko ere balio du. Orain arte bazen antzeko zenbaki bat, baina 9 digito zituen; hala, laguntza eskatzea errazagoa izango da hemendik aurrera.
Telefono hau egunero egongo da erabilgarri, 9:00etatik 21:00etara. Doakoa da eta ez du arrastorik uzten. Hego Euskal Herrian zerbitzua eskaintzen du, eta batez ere adin txikikoei eta beren inguruari zuzendutako laguntza da. Zerbitzua hiru hilabete barru jarriko dute martxan.