Zezen puzgarriak San Ferminetan

AnimaNaturalis animalien eskubideen aldeko erakundeak proposamen bitxia luzatu du aurtengo Iruñeako San Ferminetarako; entzierroetan zezenik egon ez dadin, zezen puzgarriekin egiteko prest agertu dira.
Animaliarik gabeko festen alde, elkarteak adierazi du geroz eta herri gehiagotan erabiltzen dituztela zezen puzgarriak; publiko guztiak gozatu dezake, eta ez dago inor mintzeko arriskurik.
"Entzierroak indarkeria adierazpena dira, eta baita matxismoarena, abusuarena eta bizitzarekiko mespretxuarena. Hori ekiditeko, Iruñean alaitasuna, dibertsioa eta giro ona zabalduko dituen entzierro bat egin nahi dugu" adierazi dute komunikatuan. Nola ikusten duzue proposamena?