ZETAK taldearen lehen kontzertu esklusiboa!

ZETAK taldearen lehen kontzertu esklusiboa! Zetak taldeak (Pello Reparazen proiektu berriak) azaroaren 16an eskainiko du lehen kontzertua eta sarrerak irailaren 18an jarriko dira salgai, 19:00etatik aurrera, taldearen webgunean. Tokiari dagokionez, kontzertua baino bi aste lehenago emango diete erosleei horren berri, era pribatuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zetak-taldearen-lehen-kontzertu-esklusiboa/@@download/image/Sin título-1.jpg
2019/09/16

Testua: Gaizka Izagirre@Gaizka_Izagirre

Zetak taldeak (Pello Reparazen proiektu berriak) azaroaren 16an eskainiko du lehen kontzertua eta sarrerak irailaren 18an jarriko dira salgai, 19:00etatik aurrera, taldearen webgunean. Tokiari dagokionez, kontzertua baino bi aste lehenago emango diete erosleei horren berri, era pribatuan.
ZETAK taldearen lehen kontzertu esklusiboa!

Badirudi pixkanaka hasi direla Zetak proiektuaren inguruko xehetasunak azaltzen. Bere lehen abestia, Errepidean, uda osoan zehar entzun izan dugun arren, taldearen eta diskoaren inguruko informazioa misterio hutsa bilakatzen ari da azken hilabeteetan. Zer ari ote dira prestatzen? 

Oraingoz, azaroaren 16an lehen kontzertua eskainiko dutela iragarri dute. Egun horretan bertan, baina arratsaldean, topaketa bat egongo da; ondoren, zuzeneko emanaldia eskainiko dute, disko berriko hainbat abesti jotzeko.

Informazioa eta edukiak oso apurka iragarri dituzten arren, sare sozialetan arrakasta itzela lortzen ari den proiektua da. Gertutik jarraituko dugu, ea Reparazek eta konpainiak zer prestatu duten jakiteko irrikaz baikaude!