Zergatik gustatzen zaigu musika?

Bai, baina zergatik sortzen dizkigu soinu errenkada batek emozioak? Zergatik soinu batzuk bai eta beste batzuk ez? Zerk ezberdintzen du musika, adibidez trafikoaren soinutik eta zein eragin du gure garunean?
Musika gizateria osoak komunean duen zerbait da, espezie bezala definitzen gaitu. Frogatuta gelditu da hainbatetan musika klasikoak antsietatea murrizten duela txakurretan, metal musikak gehiago zaunka eginarazten dien bitartean. Katuen kasuan berdin du zein musika jartzen den.
Baina honek zerikusi gehiago du erritmo eta tonuarekin. Izan ere, gizakiok badugu gaitasun bat txakur eta katuek ez dutena: tonalitate erlatiboa. Gizakiok tonuak banaka entzuteaz gain, abesti bateko frekuentzian artean ezberdintasunak atzemateko gai ere bagara.
Noten arteko harreman hauek dira melodia bat gogoratu eta identifikatzeko gaitasuna ematen digutenak. Eta hau ezin du beste inongo animaliak egin. Txoriek tonu sekuentzia bat gogoratu dezakete, baina tonalitatea aldatzen badugu zorrotzago edo grabeago bihurtzeko, jada ezin dute.
Beste modu batera esanda: animali batzuk melodiak ezberdindu ditzakete, baina soilik gizakiok hauteman dezakegu abesti baten egituran dagoen armonia. Patroiak ezberdintzeko eboluzionatu dugu, errepikatzen diren serieez jabetzeko eta horretan oinarrituta aurreikuspenak egiteko. Aurreikuspenekin asmatzean gure garunak dopamina deskarga plazerezko bat jasotzen du.
Entzuten dugun musika guztia igartzen ikasten ditugun serie eta patroiak dira. Garunean horren iltzatuak ditugu noten proportzioak. Horregatik gai gara hurrengo nota asmatzeko.
Alta, gizakiak kuriosoak ere bagara eta ezusteak atsegin ditugu. Hori dela eta, melodia edo armonia bat espero dugun bezalakoa ez denean, gure garunak saria jasotzen du. Hau jakinda, Inteligentzia Artifizialak badaki pop abesti arrakastatsu bat konposatzen istantean.
Musikaren jatorriaren inguruan hipotesi asko daude, horien artean dago dioena hizkuntzaren zati izan zela emozioak komunikatzerako garaian. Hori dela eta dugu beharbada kantatzea ahalbidetzen duen eztarria. Horregatik gustatzen zaigu musika, ala beste zerbaitengatik, gauza da musika gustatzen zaigula, irudikatzen al duzu musikarik gabeko mundu bat?