Zergatik da hizkuntza bat ulertzea hitz egitea baino errazagoa? Euskal zientzialariek dute horren erantzuna!

Zergatik da hizkuntza bat ulertzea hitz egitea baino errazagoa? Euskal zientzialariek dute horren erantzuna! Hizkuntza bat hitz egin edo idazterakoan garunak, entzuterakoan baino, baliabide gehiago behar ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-da-hizkuntza-bat-ulertzea-hitz-egitea-baino-errazagoa-euskal-zientzialariek-dute-horren-erantzuna/@@download/image/hemisferios-cerebrales.jpg
2020/11/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hizkuntza bat hitz egin edo idazterakoan garunak, entzuterakoan baino, baliabide gehiago behar ditu.
Zergatik da hizkuntza bat ulertzea hitz egitea baino errazagoa? Euskal zientzialariek dute horren erantzuna!

Esperientzia erabat onuragarria da hizkuntza berri batean murgiltzea, baina frustrazioa ere eragin dezake, batez ere, errazagoa suertatzen denetan beste hizkuntzako bateko hiztunak ulertzea beraien hizkuntzan hitz egitea baino. Hitz egitea eta ulermena zergatik ez doaz erritmo berean? Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) proiektuak du horren erantzuna. 

Zazpi urteko lan luzearen ondoren BCBL-k atzerriko hizkuntzak ikasteko garuneko zein zati erabiltzen ditugun aurkitu dute. Garuneko ezker hemisferioa gakoa da gure ama hizkuntzan irakurtzeko eta gure hizkuntzan entzuteko. Baldintza hau mantentzen da helduaroan ikasitako beste hizkuntza batean hitz egitean, nahiz eta idatzizko eta entzumenezko ulermenean garuneko bi hemisferioek parte hartzen dute. Honek azal dezake zergatik den horren zaila hizkuntza berri bat hitz egitea, ulertzeko ia arazorik ez dagoenean ere. Garuneko baliabide gehiago erabiltzen dira ahozko ulermenean eta idatzizkoan. 

Ondorio hauetara iristeko 17-60 urte bitarteko 50 boluntariori zenbait proba egin zitzaizkien. Irakurtzerakoan nabaritu ziren garunean aldaketa handienak, entzuterakoan gutxienak eta hitz egiterakoan ia ez zen aldaketarik egon. Nerabeetan aldaketa hauek nabariagoak ziren helduetan baino, naiz eta guztiek patroi berdinak jarraitu zituzten hizkuntza berriak hitz egiterakoan. 

Emaitza hauek aditzera ematen dute garunaren plastikotasuna ezinbestekoa dela helduak garenean ere hizkuntza berriak ikasterako garaian. Ikerketa honek balio izan du ohartzeko nola antolatzen den garuna hizkuntza berri bat ikasteko, eta istripu edo traumatismo batek garuneko gune zehatzak kaltetzen baditu, hauek nola berreskuratu jakiteko baliagarriak ere suertatu daiteke.

Adinik ba al dago hizkuntza bat ikasterako garaian? 
Beti esan ohi da haurrak guztia xurgatzen dutela, eta egia da. 2018an burututako ikerketa baten arabera 10 urteko haurrek dituzte baliabide onenak hizkuntza bateko gramatikaren jakintzak eskuratzeko. Izan ere, ordurako oinarrizko hizkuntza trebetasunak garatuak dituzte eta horregatik errazagoa izango zaie, beste bat barneratzea. 

Hori horrela, logikoa da garunak egokitzeko gaitasuna galtzea sozializatzeko behar dugun hizkuntzaren trebetasunak eskuratu ondoren. Alta, helduaroan beste gaitasun batzuk garatzen dira haurtzaroan ez ditugunak: kontzeptu berrien esanahiak ulertzea eta esperientziaren bidez hauen artean loturak egitea. Honela, ikerketak atera zuen ondorioa izan zen hizkuntza bat erabat menperatzen dela 30 urte inguruta, izan gure ama hizkuntza ala atzerrikoa.