Zergatik ospatzen da gaur Star Wars eguna?

Gaur, maiatzak 4, Star Wars eguna da. Data kasualitate hutsez aukeratu zuten arren, horretarako pisuzko arrazoi bat erabili zuten. Hain zuzen, anekdota 1979koa da; urte horretan, London Evening News egunkariak Margaret Thatcher (Burnizko Dama) zoriondu zuen honako mezuarekin: "May the 4th Be With You, Maggie. Congratulations". Esaldi honek segituan eman zuen jokoa, eta jendeak George Lucasen filmetako esaldi famatuenarekin lotu zuen: "May the Force be with you” , hau da, "Indarra zurekin izan dadila".
Beraz, gaur Star Wars sagari lotutako ehunka erreferentzia topatzen badituzue, ez larritu! Eguna ez da gaur amaituko; bihar, hilak 5, kontra egiteko saiakeran, Sithen eguna ospatzen dute batzuek, berriz ere, hitz jokoekin jolastuz: May the 5th, Revenge of the Fith. (Originala Revenge of the Sith da).