Zergatik aldatu da itsasoaren kolorea?

Zergatik aldatu da itsasoaren kolorea? Arrazoia ez da positiboa, eta aldaketa klimatikoarekin lotuta dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zergatik-aldatu-da-itsasoaren-kolorea/@@download/image/Aquarium-Microfauna-Plankton-from-Seachrest-pier-8-31-13-3em-825x510.jpg
2019/02/21
berria
Arrazoia ez da positiboa, eta aldaketa klimatikoarekin lotuta dago.
Zergatik aldatu da itsasoaren kolorea?

Itsasoak ba ote du kolorerik? Bai, eta ez soilik zerua islatzen duelako. Bada itsasoen kolorea (eta osasuna) definitzen duen izaki bizidun bat; fitoplanktona. Organismo mikroskopikoez osaturiko elementu hau uretako ekosistemen kate trofikoaren oinarrian aurkitzen da, organismo nagusiagoen elikagai baita. Honela, uretako ekoizpen primarioaren zati garrantzitsuenaren ardura berea da, batik bat uretako animalietan. Horrez gain, fitoplanktona oxigenoaren presentziaren erruduna ere bada.

Gizakiok bista hutsez ikusi ezin dugun arren, masan itsasoaren kolorea zehazten du fitoplanktona. Hain zuzen, itsasoaren itxura zein osasuna adierazten duen elementu hau ikaragarri murrizten ari da aldaketa klimatikoaren ondorioz; hau ez da albiste ona beraz.

Aldaketa klimatikoa zuzenean ari da uraren tenperaturan eragiten, eta tenperatura aldaketa masibo horrek fitoplanktonaren presentzia murriztera eraman du. Nature Communications-ek zabaldu duenez, MIT-eko hainbat ikerlarik fitoplanktonaren desagerpenaren larritasunaz ohartarazi dute. Hain zuzen, satelite bidez hartutako irudietan ikusi dute itsasoen kolore aldaketa nabarmena; urak geroz eta urdinagoak dira klima tropikaletan, eta poloetan aldiz, geroz eta berdeagoak.