Zer janari aukeratu apokalipsi baterako

Zer janari aukeratu apokalipsi baterako Hauek dira erosi eta gorde beharreko jakiak munduaren amaieran! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-janari-aukeratu-apokalipsi-baterako/@@download/image/1366_2000.jpg
2019/08/12
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hauek dira erosi eta gorde beharreko jakiak munduaren amaieran!
Zer janari aukeratu apokalipsi baterako

Eta bihar mundua amaituko balitz? Bizirauteko gai izango zinateke? Badakizu zer beharko zenukeen mundu apokaliptiko batean bizitzeko? Badira beldur horrekin bizi diren pertsonak; prepper ezizenez deitzen diete, eta beren etxeko sotoan edota bestelako bunker batean bizirauteko beharrezko guztia dute aspalditik antolatuta. Jarraian, munduaren amaierako sukaldea aurkezten dizuegu: 

Mundua bihar amaituko balitz, garrantzitsuena ur erreserbak izatea da. Urik gabe, gehienez hiru egun iraungo genituzke. Janaria aldiz, dieta osasungarri baterako aukeratuko genukeenaren kontrakoa gordetzea gomendatzen da, hau da, janari ultraprozesatua. Hain zuzen, hori da denbora luzez iraun dezakeen janaria, eta elikagai zein energia gehien eskainiko diguna. 

Dena den, ehunka lata gordetzeko leku asko behar da. Hala, bada interesgarria den beste aukera bat; liofilizatutako janaria. Urik gabeko janariak espazio gutxi okupatzen du, elikagai guztiak mantentzen ditu eta ia denetarik lehortu daiteke. Hori bai, ura beharko genuke hauek kontsumitzeko. 

Ura arazo larria denez eta denbora luzerako ura gordetzea zaila denez, ura edangarri bihurtzen duten pastilak erostea ere oso gomendagarria da. Beste aukera interesgarri bat itsasoko ura gezatzeko metodoren bat topatzea litzateke. Esnea gordetzea ere aukera on bat da, hidratatzeaz gain elikagaiak sartuko genituzkeelako gorputzean. 

Zerrikeriak ongi etorriak dira; gailetak, txokolatea... halako elikagaiek denbora luzez irauten dute. Beste aukera bikain bat arrain latak dira, elikagai aldetik kontserbarik gomendagarrienak. Lagungarriak izan daitezkeen epe luzerako beste produktu batzuk olioa, bitamina zein mineral pastilak, gazta eta urdaiazpikoa izan daitezke. Azkenik, marmeladak eta konfiturak; fruta jaten jarraitzeko metodoa da. Zorte on!