Zer ez da egin behar sexuan?

Sexua oso gozagarria izan daiteke, primerakoa. Are gehiago, osasuntsua ere bada. Dena den, kezka iturri ere izan daiteke, hau da, buruhausteak sor ditzake. Izan ere, zenbait jokaerek gozamena trabatzen dute. Hona hemen, sexua benetan gozagarria izan dadin, zer ez den egin behar.
Nor bere gozamenaz ahaztea.
Mende luzez sexu gozamena "galarazita" egon da emakumearentzat. Heterosexualen artean, sexu harremanen helburu bakarra gizonezkoak ondo pasatzea zen. Azken urteotan, ordea, hori asko aldatu da. "Gaur egun, oro har, gizona kezkatuta dago emakumearen gozamenarekin. Emakumeak gozatzen badu, gizonak plazer iturria dela sentitzen du eta horrek lasaitasuna ematen dio", adierazi digu Agurtzane Ormaza sexologo bakiotarrak.
Dena dela, oraingo arriskua beste muturrera jotzea da: "Azken boladan, batzuk hain arduratuta daude bikotekidearen plazerrarekin, non beraien gozamenaz ahaztu egiten baitira. Ondorioz, sexu desioa jaitsi egiten da. Kasu honetan norberekoiak izan behar dute", dio Agurtzanek. Beraz, kontua oreka gordetzea da: bikotekideaz arduratzea, baina nork bere plazerra bilatzea, norbera baita sexu gozamenaren arduradun nagusia.
Superman/superwoman-ak garela sinestea.
Sexuan sekulako balentriak egin behar ditugu eta orgasmoak bata bestearen atzetik izan Baita zera ere! Gai honetan ez dago superman edo superwomanik. Lehen esan bezala, gaur egun, zenbaiten ustez, gizonak emakumea plazerraren plazerraz lehertzea lortu behar du. Emakumeak, gainera, orgasmo bakarra ez, sei, zazpi, zortzi, bederatzi izan ditzakeela diote eta beraz, bakarra edo pare bat "lortu" ezkero, akabo, sekulako porrota da! Agurtzane Ormazak dioenez, "gaur egun presio handia dago eta adibidez, gaztetxoek uste dute hasieratik dena ondo egin behar dutela. Sexua, ordea, bizikletan ibiltzea bezalakoa da: lau gurpiletan hasten zara, gero bitan ibiltzen ikasten duzu eta azkenean, esku barik ere ibiltzen zara. Baina kontuz, orduan ere muturra apurtuko baituzu noiz edo behin!".
Tamainekin kezkatuta egotea.
Zenbat alditan esan dizuegu sexuan ondo pasatzeko ez dela beharrezkoa 20 zentimetroko buztana edo 110 zentimetroko errapeak izatea? Ez dugu berriro esango, beraz. Hala ere zu oso potoloa zara eta lotsa ematen dizu neska edo mutil lagunak larrugorritan ikusteak. Gauza bat dela, bestea dela, beti dago zerbait. Lasai. Ziur egon zaitez, lagunari, sexu jolasetan, ikaragarri gustatzen zaiola heldulekurik izatea.
Helburuak jartzea.
Astean lau aldiz txortan eginda, eta urteak 52 aste baditu, urtean 208 larru jotze saio zoragarri! Edota, sexu saioa aldez aurretik "antolatzea": musutxo batzuk aurrena, ondoren laztanak ipurdian eta bizkarrean, hau eta beste hura ukituko dut gero Gai honetan nork bere buruari helburuak jartzea oso txarra da, presioa eta estresa sortzen baititu, eta haiek dira sexuaren etsai nagusiak. Gorputza ezin da behartu. Hark esan behar digu sexuan zer egin, noiz eta nola, betiere bikotekideak zer nahi duen kontuan hartuta: "Euskaraz esaten den bezala, loak hartzen gaitu eta bestela, ez dago lo egiteko beste modurik", dio Agurtzanek. Beraz, nork bere gorputzari entzun behar dio. "Gainera, nork bere gorputza ezagututa, errazagoa entzungo diogu mutil edo neska lagunaren gorputzari", gehitu du sexologo bakiotarrak.
Sexuaz ez berba egitea.
Sexua benetan gozagarria izan ez dadin, honako hau biderik egokiena da, mutil edo neska lagunarekin sexuari buruz mintzatzea, alegia. Dena den, arazoak egon badaude. Batetik, jende askori lotsa ematen dio. Nola demontre hasiko naiz ni "zakila" eta "alua" gora eta behera? Bai, egia da; ez da batere goxoa, zientzietako klasea dirudi. Herri batzuetan, hala ere, euskal hitz jatorrak gorde dituzte sexu atalak izendatzeko. Zergatik ez duzu esango "txilina" eta "mattanttoa", adibidez? Bestetik, sexuan goxo-goxo ari naizela, hitzak soberan daude Oraingo honetan, gorputzaren hizkera erabil dezakezu: lagunduiozu eskuaz lagunari hainbeste atsegin duzun laztan hori egin diezaiozun, adibidez. Kontua da neska edo mutil lagunak zuri zer gustatzen zaizun jakitea. Komunikazioa ezinbestekoa da.
Egunero betiko menua jatea.
Egunero arrautza baino ez badugu jaten, kolesterolak gora egin digu eta horrez gain, ikaragarri aspertuko gara. Ez al dakizu koitoaz gain, beste hamaika sexu jolas daudela? Agurtzanek ere (antza gastronomian aditua ere bada) sukaldaritzara jo du: "Hamabost urterekin bi plater baino ez ditugu egiten, masturbazioa eta koitoa, horixe baita gizartean ikusten dugun bakarra. Dena den, chef onak, aurrerago, beste plater batzuk probatzen hasten dira, laztanak, haginkadak auskalo non, elkarri masturbatzea Sukaldari onak izatera iristen bagara, menu zabala izango dugu eta menu horretatik gustukoen ditugun platerak aukeratuko ditugu".
Sexua azkar egitea.
Sexua ez da lasterketa, ez dugu inor atzetik gu harrapatu nahian. Beraz, lehenbailehen ditxosozko orgasmoa lortu nahia, hori txorakeria galanta! Izan ere, bidea ere gozagarria da, batzuetan orgasmoa bera baino gozagarriagoa. Agurtzaneren esanetan, "neska batzuk gustura asko geratu ohi dira orgasmora iritsi gabe eta mutilei kosta egiten zaie hori ulertzea. Bidea gozatu behar da. Are gehiago, helburuak ez du orgasmoa izan behar, ondo pasatzea eta gustura eta lasai egotea, baizik".

Filmeetan, sexuaren errealitatearekin inongo zerikusirik ez duten jokaera ugari ikus daitezke.
Film pornoetan ere halaxe gertatzen da, baina baita bestelakoetan ere.Hona hemen pornoetan ez, gainerako filmetan ikusi ohi diren jokaera horietako batzuk:
-Ez da inoiz preserbagailurik ikusten. Oraindik ere tresna hau asmatu gabe dagoela dirudi.
-Orgasmoetan izugarrizko oihuak egiten dira. Ez da egia. Adituen esanetan, oihu egiteak ez du esan nahi gehiago gozatzen ari denik.
-Emakumeak koitoarekin besterik ez dira orgasmora iristen. Gezur ederra!
-Ez dago masturbaziorik. Eta aho bidezko sexua, gutxitan hala ere, jende gehienak mota honetako jarduerak egiten omen ditu.
-Ez dago koito aurreko sexu jolasik. Bikoteak berehala hasten dira txortan. Presaka al dabiltza?

Filmeetako gezurrak