Zer daki zutaz Roomba-k?

Zer daki zutaz Roomba-k? Azken urteetako produkturik salduena izan da xurgatzaile robota. Bere prestazioek eta funtzionamendu errazak etxea garbitzea ahalbidetzen du gu etxean egon gabe ere. Alabaina, bere arrakastak duda batzuk ere aireratu ditu: robot hauek gure datu pertsonalak eskuratzen ote dituzte ondoren saltzeko? Zer daki gutaz gure xurgatzaileak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-daki-zutaz-roomba-k/@@download/image/dribbble2.png
2020/01/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Azken urteetako produkturik salduena izan da xurgatzaile robota. Bere prestazioek eta funtzionamendu errazak etxea garbitzea ahalbidetzen du gu etxean egon gabe ere. Alabaina, bere arrakastak duda batzuk ere aireratu ditu: robot hauek gure datu pertsonalak eskuratzen ote dituzte ondoren saltzeko? Zer daki gutaz gure xurgatzaileak?
Zer daki zutaz Roomba-k?

Etxeko ingurugiroan robotikaren lehen konkista izan da xurgatzaile robota. 2002. urtean ekoiztu ziren Roomba markako lehen robotak. Aste gutxitan saldu ziren 15.000 unitateak. 18 urte beranduago milioika unitate saltzen dira eta garbiketaren sektorean merkatu kuota garrantzitsua betetzen dute.

Agente elektroniko hauek norabide ezberdinetan eboluzionatu dute, orain batzuk xurgagailua pasatzeaz gain, zorua ere garbitzen dute. Egun, nabigazio sistema sofistikatuak dituzte eta euren kargako basera itzultzen dira beharrezkoa balitz.

Prezioen gerraz eta prestazioez harago, etxeko robot hauek protagonistak izan dira jasotzen dituzten datuek sortutako polemikengatik. Garbitu behar duen gunearen mapa eraikitzen du bere sentsoreen bidez, eta kasu sofistikatuenetan, kamerak erabiltzen ditu bidean aurkitzen dituen oztopoak identifikatzeko. Erabiltzaileek mapa hauek kontsultatu ditzakete euren mugikorretatik.

Horrenbestez gure robotak gure etxebizitzaren mapa bat du, irudiak, tenperaturaren eta hezetasunaren erregistroa, ordutegiak... 2017an Roombaren ekoizleak iragarri zuen datu hauek partekatuko zituela eta hortxe sortu zen oraindik itxi gabe dagoen pribatutasunaren inguruko polemika. Onartu behar ote dugu gure etxebizitzako datuak partekatzea? Zein dira jarri beharreko mugak? Zer mekanismo ditugu gure eskubideak betearazteko?

Izan ere, pribatutasuna da XXI. mendeko konflikto askoren iturri. Datu pertsonalak eskuratzearen prozesua asko sinplifikatu da eta hori dela eta, hiritarron profil oso zehatzak eraiki daitezke. Horrenbestez, digitalizazio eta robotizazioak ekarriko dituen abantailak kritikoki aztertzea tokatuko zaigu manipulazio sozialean ez erortzeko.

Ba al dago kezkatzeko arrazoirik?
Xurgagailu robotak jasotzen dituen datu pertsonalak hasiera batean ez badirudite ere kaltegarriak, beste datu iturri batzuekin konbinatuz balore altua izan dezakete enpresa askorentzat. Alta, ez dago inongo frogarik datu hauek partekatuak izan direnarena. Are gehiago, enpresa batzuk pribatutasun baldintzak gogortu dituzte, nahiz eta gaia ez dagoen itxita eta eztabaida gehiago behar diren.