Zer aurkituko duzu otsaileko GAZTEZULO aldizkarian?

Aipatu bezala, Gorka Rico eta Javi Rivero sukaldari bikainei elkarrizketa sakona egin diegu tradizioaz eta egungo sukaldaritzaz. Gehiagorako gosez utziko zaituzte ziur!
Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmer Zergatik kirolak ez dira mistoak? galderari erantzuna ematen saiatu da, hausnarketa interesgarriak eskainiz. Kirolarekin jarraituz, Hutsartea atalean Iruñe Ortizek Lointek Gernika taldea Eurocup-etik at utzi duen odisea azaltzen digu. A zer pena eta amorrua!
Sarean atalean Eider Saezek TikTok, Twitch eta Instagrameko bere kutunenak aurkeztu dizkigu, zuk ere berak bezain beste maitatu ditzazun!
Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Klaudio Landa kazetariarekin ibili gara lardaskan.
Ez ahaztu, atal berria ere estreinatu dugula aurten: Ondo Esaka, beharbada ezagutzen ez zenituen albiste baikorren txokoa. Dena ilun dagoen garai hauetan, munduan zeharreko albiste positiboak bilduko ditugu hilabetez hilabete.
Lumazain atalean Maitane Legarretak hainbat liburu gomendio dakartza beste behin, euskal nobedade bakar bat ere gal ez dezazun, hori bai, beti onenetik onena!
Zientzia Kaieratik atalean, Ziortza Guerzuragak burua galtzen duten animalia bitxiak dakartza. Bai bai, ondo irakurri duzu, literalki erdibitzen diren eta hala ere bizirik jarraitzen duten hainbat animalien bitxikeriak bildu ditu.
Sukalde Kontuak atalean, Oraitz Garciak hilabete goxatuko dizu Euskal Herriko hainbat lurraldetako gozoak ezagutaraziz. Ziur baten bat ez zenuela ezagutzen!
Eta noski, betiko moduan gomendioz gainezka dator otsaileko aldizkaria ere: musika, pelikulak, telesailak, ilustrazio bikainak, gastronomia otsailaren 4tik aurrera eskuragarri, galduko duzu?
Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: