Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian? Maiatza koloretsu dator gure aldizkarian. Olaia Inziarte musikariak hausnarketa sakon bezain beharrezkoak utzi dizkigu. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu maiatzaren 5etik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-maiatzeko-gaztezulo-aldizkarian-2/@@download/image/AZALA_250.jpg
2023/05/03
Maiatza koloretsu dator gure aldizkarian. Olaia Inziarte musikariak hausnarketa sakon bezain beharrezkoak utzi dizkigu. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu maiatzaren 5etik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Olaia Inziarte musikaria gaztea da, baina argi du nondik datorren eta sustraiak ondo erroturik bide berriak urratzen ari da, sena jarraituz. Zintzotasunez, sentiberatasunez eta benekotasunez hitz egin digu, ez galdu elkarrizketa!

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek Sea Sheperd GKEko Iurgi Duque elkarrizketatu du. Egun itsasoan interes ekonomikoak dira nagusi ekosistema guztiak suntsituz. Sea Sheperd-ek hori aldatzeko nola lan egiten duen ezagutu ahal izango duzu. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako askok zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Amaia Castorene sukaldari eta blogariarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat, Haizea Arana bertsolari eta bertso eskolako irakasleak ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Zientzia Kaieratik atalean Ziortza Guezuragaka agrofitness edo nekazalfitness delakoari buruz mintzatu zaigu, tartean baita, intsektu nekazariez ere. Bai, bai, ondo irakurri duzu. 

Joystick Bin Beñat Rodriguez The Last of Us bideojoko arrakastatsuaz mintzatu da berriki estreinatu den izen bereko telesaila aitzakia hartuz. 

Hutsartean, berriz, Iruñe Astizek Nerea Ibinaga mailu-jaurtitzailea elkarrizketatu du. Futbolaz haratago badago eta badaude beste hamaika kirol eta horiei ikusgarritasuna eman nahi izan dio. 

Pantaila Txikian, Gaizka Izagirre Beef telesailaz aritu da. Aldiz, Maitane Legarreta Etxezarretak Lumazain atalean Urtzi Leonet eta Iñagi G. Holgadoren Itzalen Dama eta Paxi Bakallu. Herri margotua eta Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburuak disekzionatu ditu.

Ohitura onak mantenduz musika, telesail, pelikula eta gastronomia gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Maiatzaren 5etik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: