Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian? Hiriko artearekin gozatzen duzunetakoa bazara, maiatzeko aldizkaria interesatuko zaizu, Nextor Otaño "Street Art" artista baita protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu maiatzaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-maiatzeko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_239.jpg
2022/05/04
Hiriko artearekin gozatzen duzunetakoa bazara, maiatzeko aldizkaria interesatuko zaizu, Nextor Otaño "Street Art" artista baita protagonista. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu maiatzaren 6tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu maiatzeko GAZTEZULO aldizkarian?

Nextor Otaño oraindik gaztea bada ere, ziur jada Euskal Herriko hainbat txokotan bere mural ikusgarriak ikusi dituzula. Bere esanetan, oraindik hobetzeko asko badu ere, duen talentua begi-bistakoa da. Etorkizuneko dituen asmoez eta beste hainbat kontuz mintzatu gara berarekin. 

Erreportajea atalean Maitane Legarreta Etxezarretak, "Dualismoak lausotzen" deitutakoan, Oihana Arana, Leire Vargas, Aner Peritz, eta Haizea Aranak kategoriak desagerrarazteko premiaz ohartarazteko sortu duten eRRe bertso emanaldiaren berri eman digu. Interesgarria zinez! Lumazain atalean, berriz, Goiatz Labandibar Arbelaitzen Amez eta Nerea Loiola Pikazaren Epizentroak liburuak ekarri dizkigu. Emakumeak protagonista dituzten narrazioak biak ala biak, bakoitzak bere hariari tiraka.

Ingurumenari buruz aritu da oraingo honetan ere Maite Uriarte. Gure Lur planetaren ia gehiena estaltzen duen uraz, eta honen garrantziaz, hain justu. Krisi klimatikoaren aurrean kontzientzia hartzeko ezinbesteko testua. 

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Iban Bilbao "Zital" saltseroarekin ibili gara lardaskan.

Umore onak jarraitu dezan onena, ondoren Ondo Esaka atalera jotzea da. Bertan horrenbeste berri txarren artean ezkutuan geratu ohi diren albiste onak biltzen ditugu.

Sukalde Kontuak
atalean, berriz, Oraitz Garciak, beste hainbat garagardo gomendio dakartza. Moda kontuak ere badakartzagu oraingoan, baita telesail eta pelikulen gomendio ugari ere; eta nola ez, musikaz ez gara ahaztu, ez eta ilustrazio eta argazki bikainez ere. Maiatzaren 6tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu? 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: