Zer aurkituko duzu azaroko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu azaroko GAZTEZULO aldizkarian? Nere Torrijos, zinemarako jantzi-diseinatzailea da hilabete honetako protagonista. Goya baten sariduna zergatik izan zen elkarrizketa irakurritakoan berehala ulertuko duzu. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu azaroaren 4tik aurrera. Jakin nahi zein diren? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-azaroko-gaztezulo-aldizkarian-1/@@download/image/AZALA_244.jpg
2022/11/02
Nere Torrijos, zinemarako jantzi-diseinatzailea da hilabete honetako protagonista. Goya baten sariduna zergatik izan zen elkarrizketa irakurritakoan berehala ulertuko duzu. Bestalde, noski, betiko legez, beste hainbat kontu interesgarri ere topatuko dituzu azaroaren 4tik aurrera. Jakin nahi zein diren?
Zer aurkituko duzu azaroko GAZTEZULO aldizkarian?

Moda eta zinema gustuko badituzu galdu ezin duzun elkarrizketa da Nerea Torrijosena. Bertan, ezkutuagoan geratzen den filmeen mundua erakusten digu eta baita hausnarketa zintzo eta ederrak oparitu ere. Ez galdu!

Erreportajea atalean Jaione Dagdrømmerrek antieszpezismoak zertan datzan kontatuko digu eta horretarako Nor Euskal Herri antiespezista eragileko Maialen Sagues bozeramailea ere elkarrizketatu du.

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Maite Garmendia esatariarekin ibili gara lardaskan. 

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, ezohiko galderentzat Mirari Martiarena umoregileak ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu, bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Zientzia Kaieratik atalean Ziortza Guezuragak ozeano amnesikoez hitz egin digu. Bai, bai, dirudienez ozeanoek ere memoria dute eta hau galtzen ari omen dira. Gehiago jakin nahi? Ez galdu atal hau!

Moda kontuetan berriz, Iraide Ibarrondok fast fashion-aren alde ilunak argitu dizkigu eta kontsumo kontziente bat egiteko bideak eman. 

Lumazain atalean, Maitane Legarreta Etxezarretak bi liburu eder gomendatu dizkigu: Nerea Ibarzabalen Bar Gloria eta Jose Luis Otamendiren Landura

Oraitz Garciak, oraingoan, Sukalde Kontuak atala osatzeko ez du urrutira joan beharrik izan. Etxeko sofatik bere telesail eta liburu gastronomiko kutunenak gomendatu dizkigu. 

Ohitura onak mantenduz musika, telesail eta pelikula gomendio ugarri ere badakartzagu. Baita ilustrazio eta argazki bikainak ere. Urriaren 7tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

 

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: