Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian?

Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian? Gozo eta koloretsu datorkigu apirileko aldizkaria, Joanna Artieda gozogilearekin ezin bestela. Postre on baten atzean dagoen lan eta ilusio guztiak erakutsi dizkigu. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Apirilaren 8tik kalean! Ez galdu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zer-aurkituko-duzu-apirileko-gaztezulo-aldizkarian-3/@@download/image/AZALA_260.jpg
2024/04/03
Gozo eta koloretsu datorkigu apirileko aldizkaria, Joanna Artieda gozogilearekin ezin bestela. Postre on baten atzean dagoen lan eta ilusio guztiak erakutsi dizkigu. Horretaz gain, beste askotariko kontu interesgarriak ere baditugu. Apirilaren 8tik kalean! Ez galdu!
Zer aurkituko duzu apirileko GAZTEZULO aldizkarian?

Joanna Artieda postre-sukaldaria da, “ez gozogilea, gauza ezberdinak dira”. Baina hori baino askoz gehiago ere bada. Bere jardunak sukaldaritik baino gehiago du kimikari batetik. Zergatik diogun hau? Irakurri elkarrizketa, ez zara damutuko.

Erreportajean Igone Mariezkurrenak Pakistan ekialdean, Cholistan basamortuan, krisi klimatikoaren ondoriozko muturreko beroagatik pairatzen dituzten ondorioak ezagutarazi dizkigu eta baita arazoaren inguruan sortu diren interesak eta mafiez informatu ere.

Baina badakigu batzuk nahiago izaten duzuela aldizkaria atal arinagoetatik hasi, eta ziur zuetako asko zuzenean Sexumatoia atalera jotzen duzuela aldizkaria jaso bezain arin, baietz? Bada oraingoan Sara Azurza musikariarekin ibili gara lardaskan.

Atal arinekin jarraituz, Zirt-Zart deitutakoa ere badugu. Bertan, Ane Zuazubiskar, bertsolari eta kazetariak, ezohiko galderentzat ezohiko erantzunak topatu behar izan ditu. Bi aldiz pentsatu gabe botatakoak izan dira, inongo zentsurarik gabe.

Ziortza Guezuraga berriz, Zientzia kaieratik atalean superbotereak dituen izaki bitxi bat ezagutarazi digu. Ziur egin dezakeen guztiak harrituko zaituela!

EMAIZEko kide den Maider García de Vicuñak, Sexua, atalean Sexting praktikak dituen onura, baina batez ere arriskuez aritu da. Garrantzitsua baita egin aurretik horiek kontuan izatea.

Hutsartea sailean, Iruñe Astiz Larunbek, Roller Derby-a praktikatzen duten Euskal Herri osoko taldeak ezagutarazidizkigu, erakutsiz ez dela pelikuletako asmakizun bat, baizik eta benetako kirol bat.

Ohitura onak mantenduz musika, gastronomia, pelikula eta telesail gomendio ugari ere badakartzagu. Baita bidaiak, albiste baikorrak eta argazki bikainak ere. Apirilaren 8tik aurrera eskuragarri, galdu egingo duzu?

Kioskora joan beharrik gabe aldizkaria hilabetero etxean jaso nahi baduzu harpidetzeko aukera ere badugu; paperean zein digitalean! Sakatu beheko irudian eta informatu zaitez: