Zentsurari ziria

Zentsurari ziria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zentsurari-ziria/@@download/image/35p23-3.jpg
2012/12/13
berria
Zentsurari ziria
“Hamabost egun Urgain-en” euskarazko lehen polizia eleberria da. Jose Antonio Loidik argitaratu zuen 1955ean. Liburu hau katalanez plazaratu zuten, 1960an, frankismoan euskarazko liburuak itzultzea debekatuta zegoen arren. Nola lortu zuten argitaratzea? Jatorriz katalanez idatzitako liburutzat aurkeztu zuen egileak, “Qunze dies a Urgain” izenburupean.