Zentsura Tailandiako Gobernutik

Zentsura Tailandiako Gobernutik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zentsura-tailandiako-gobernutik/@@download/image/2010929799bangkok.jpg
2012/12/13
berria
Zentsura Tailandiako Gobernutik
Bangkok eta Tailandiako beste sei eskualdetan Wikileaks webgunerako sarbidea blokeatu dute. Web orri horrek AEBek Afganistanen eginiko gehiegikerien berri eman zuen duela aste gutxi eta askoz ere informazio gehiago zabalduko zutela iragarri zuen webguneko arduradunak. Tailandiako armada Gobernuarekin kritiko diren alkandora gorriei oldartu zitzaien udaberrian –haietako 90 hil zituzten–, eta agintariak beldur dira Wikileaksek ez ote duen orain arte zabaldu gabeko informazioa eta irudiak haizeratuko. 2007an Youtube blokeatu zuten Tailandian, erregea irudi batzuetan barregarri agertzen zelako.