Zenbat urte ditu atleta honek?

Zenbat urte ditu atleta honek? Girmawit Gebrzihair korrikalari etiopiarrak polemika piztu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbat-urte-ditu-atleta-honek/@@download/image/0007H7KNS1RSQA77-C322-F4.jpg
2018/07/16
berria
Girmawit Gebrzihair korrikalari etiopiarrak polemika piztu du.
Zenbat urte ditu atleta honek?

Girmawit Gebrzihair izena du, etiopiarra da, eta bere argazkia mundu osoan zabaldu da. Arrazoia? Bere adina; atletak 16 urte dituela dio, baina sare sozialetan eztabaida piztu du, denek ez dutelako sinisten.

Tamperen (Finlandia) 20 urtetik beherako atletak Mundialean lehiatzen dabiltza egunotan, eta hortxe sortu da polemika; Gebrzihairrek brontzezko domina eskuratu zuen 5.000 metroko lasterketan, eta hortxe egin zen famatua bere irudia. Askok diote esaten duena baino askoz urte gehiago dituela, baina antolatzaileek ontzat eman dute bere hitza. Hain zuzen, antolatzaileek arazo handiak dituzte halako kirolarien benetako adina jakiteko, hainbat herrialdetan ez dutelako jaiotze-partidarik gordetzen. Eta zuk, zer diozu?