Zenbaki madarikatua

Zenbaki madarikatua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zenbaki-madarikatua/@@download/image/2010719817Zenbaki_madarikatua.jpg
2012/12/13
berria
Zenbaki madarikatua
Bulgariako poliziak Mobitel telefono konpainiako 0888 888 888 zenbakia zirkulaziotik atera du tragedia erakartzen duelakoan. Azken 10 urteotan telefono mugikor zenbaki hori eduki duten hiru gizonak, denak 31 eta 48 urte bitartekoak, hil dira. Lehena, Valdimir Grashnov enpresaria minbiziz hil zen; ondoren Dimitrov Konstantin mafia burua erail zuten eta, azken jabea, Konstantin Dishliev enpresaria ere tiroz hil zuten. Nork nahi du beretzako?