Zein musikari estatubatuarrek emango du kontzertua Donostian, 2025eko ekainean?
Bruce Springsteenek Reale Arena estadioan joko du, Europako biraren barruan. Sarrerak datorren asteartean jarriko dira salgai, 10:00etan.
Bruce Springsteen musikari estatubatuarrak hamabi kontzertuko bira egingo du Europan maiatzean eta ekainean, eta Donostia aukeratu du emanaldietako bat egiteko. Springsteen eta E Street Band Reale Arena estadioan izango dira 2025eko ekainaren 21ean.
Sarrerak datorren astearten, urriaren 8an, jarriko dituzte salgai, eta 70 eta 140 euro arteko prezioa izango dute, tokiaren arabera. Gehienez sei txartel erosi ahal izango dira.
Azkenekoz 2016an izan zen musikaria Donostian, The River diskoaren berrogeigarren urteurrenaren aitzakian.