Zein dira antsietatearen sintomak?

Zein dira antsietatearen sintomak? Antsietatea beldurrarengandik oso hurbil dago, baina beldurra baino sakonagoa da. Beraz, beldurra eta antsietatearen artean ezberdintasuna egitea gomendagarria da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zein-dira-antsietatearen-sintomak/@@download/image/troubled-distressed-woman-press-hands-to-palms.jpg
2022/11/11

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Antsietatea beldurrarengandik oso hurbil dago, baina beldurra baino sakonagoa da. Beraz, beldurra eta antsietatearen artean ezberdintasuna egitea gomendagarria da.
Zein dira antsietatearen sintomak?

Beldurra benetako edo bat-bateko arrisku baten aurrean garatzen den emozioa da. Antsietatea berriz imajinatutako beldurra da, gure pentsamenduen emaitza. Behin bi emozioak definitu ondoren, nola jakin antsietatea pairatzen duzun ala ez? Zein dira antsietatearen sintomak?

Oro har, hauek dira antsietatearen sintomak:
- Berehalako arrisku, paniko edo hondamendi sentsazioa
- Urduritasun, asaldura edo tentsio sentsazioa
- Bihotz taupaden erritmoa azkartzea
- Arnasketa azeleratua
- Dardarak
- Izerdi botatzea
- Ahultasun edo neke sentsazioa
- Kezkak kontrolatzeko zailtasunak
- Kontzentratzeko edo momentuko kezkaz haratago pentsatzeko arazoak
- Lo hartzeko arazoak
- Arazo gastrointestinalak pairatzea

Behin emozio hau identifikatuta, garrantzitsua da bere jatorria zein den aurkitzea. Antsietatearekin lotura duten kausen artean zailtasun ekonomikoak daude, lanean ziurgabetasuna sentitzea, lana uztera behartua egotea, ekintza legalen erdigunean egotea, dibortzio batean egotea… arrazoiak askotarikoak izan litezke.

Irudikatutako kezkak antsietatearen sorreran daude. Kezka sortzen da, zerbait gaizki atera daitekeela pentsatzen dugunean eta berau nola ekidin hausnartzen hasten garenean. Hau ez da berez txarra, oreka bat baldin badago. Arazoa kezka horiek errepikakor eta kroniko bihurtzea da, sekula irtenbide batera iritsi gabe. Modu honetan antsietatea nahaste emozional bilakatu liteke edo nortasunaren zati.

Honelako sintoma bat edo batzuk esperimentatzen bagabiltza, hobe da beti profesional bati laguntza eskatzea. Eurak emango dizkigute antsietatea gainditzeko behar ditugun tresnak.