Zein da kultura neurtzeko tresna?

Espainiako Badajoz probintziako herri batean, eskolako atezain postua betetzeko, hautagaien ezaguera neurtzeko modu bitxia erabili dute. Herriko alkateak Trivial Pursuit joku famatua eraman zuen azterketara eta hautagaiek jokuaren 20 txartel aukeratu zituzten. Jakina, ahalik eta galdera gehien asmatzea zen kontua.