Zegama-Aizkorriren 10. urteurrena

Zegama-Aizkorriren 10. urteurrena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zegamaaizkorriren-10-urteurrena/@@download/image/20111122089zegama.jpeg
2012/12/13
berria
Mendi maratoia maiatzaren 29an izango da eta urtarrilaren 28ra arte eman daiteke izena. Korrika egiteko prest dauden guztien artean, zozketa egingo dute, antolakuntzak muga jartzen duelako: 450 korrikalarik parte hartu ahal izango dute.

Aurreko urteetan marka onak egindakoek eta aurreko urte guztietan parte hartu dutenek lehentasuna izango dute zozketan. Otsailaren 25ean egingo dute zozketa Zegamako udaletxean eta hurrengo egunean webgunean jakitera emango dute onartuen zerrenda.
Dagoeneko zenbait parte hartzaileren izenak eman dituzte antolatzaileek. Kilian Jornet kataluniarra eta Laetitia Roux frantziarra, joan den urteko proba irabazi zuten bi korrikalariak, aurten ere lehiatuko dira.