Zeelanda Berria, bankuak hauek sortzen duten inpaktu klimatikoaz informatzera behartuko dituen munduko lehen herrialdea

Zeelanda Berria, bankuak hauek sortzen duten inpaktu klimatikoaz informatzera behartuko dituen munduko lehen herrialdea Zeelanda Berriko gobernuak Finantza Sektorearen legeari zuzenketa bat aurkeztu dio. Hori dela eta, banku, aseguru-etxe eta inbertsio funtsek euren negozioek duen inpaktu klimatikoa ezagutarazi beharko dute xehetasun guztiekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zeelanda-berria-bankuei-hauek-sortzen-duten-inpaktu-klimatikoaz-informatzera-beharko-dituen-munduko-lehen-herrialdea/@@download/image/jacinda-ardern.jpg
2021/04/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zeelanda Berriko gobernuak Finantza Sektorearen legeari zuzenketa bat aurkeztu dio. Hori dela eta, banku, aseguru-etxe eta inbertsio funtsek euren negozioek duen inpaktu klimatikoa ezagutarazi beharko dute xehetasun guztiekin.
Zeelanda Berria, bankuak hauek sortzen duten inpaktu klimatikoaz informatzera behartuko dituen munduko lehen herrialdea

Munduko lehen herrialdea da finantza sektoreari zuzenean eragiten dion arauak ezartzen dituena igorpepen murrizketei aurre egiteko eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko. Helburua klimari eta inguruari eragingo zaizkion arriskuak enpresa erabakien bihotzean jartzea da. 

Finantza erakundeei gardentasuna exijitzeaz gain, Zeelanda Berriak klimari lotutako aukerak nola kudeatuko dituzten ere zehaztea eskatuko die. Lege honek banku, kreditu kooperatiba, hipoteka kreditu erakundeei, inbertsio gestoreei eta 1.000 milioi dolarretik gorako (589 milioi euro) aktiboak dituzten aseguru-etxe guztiei eragingo die. 

Jacinda Ardern-en gobernuak konpromisoa hartu du Zeelanda Berria 2050. urterako karbono neutral bilakatzekoa eta 2035. urterako autoen erdiak elektrikoak izateko. Wellington-go parlamentuaren aurrean aurkeztua izan da zuzenketa eta arazorik gabe onartua izatea espero da gehiengo absolutuarekin. Honela, bertako 200 bat erakundek 2023. urtetik aurrera txostenak aurkeztu beharko dituzte.