Ze plan astebururako?

AMOREBIETA-ETXANO: Mangamore
Cosplay kulturaren eta komikien zale amorratua bazara, ezin duzu galdu urteroko zita Amorebieta-Etxanon! Asteburu honetan, jantzi zure mozorro frikiena eta bisitatu Mangamore! Hemen duzu EGITARAUA.
GETXO: Getxoko Antzerki Jardunaldiak
36 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute.
Aurtengo egitarauan 12 antzezlan bildu dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Euskarazko saio guztiak Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan izango dira; animatu!
Urriak 12
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik
- Chef Nature (Markeliñe)
Urriak 13
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik
- Soy ellas - Haiek naiz (Rojo Telón)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€
- Zazpi senideko (Artedrama)
Urriak 14
Algortako San NIkolas plaza, 13:00, sarrera dohainik, 18:00, 5€
- Bidaia ezezaguna (Xilipurdi)
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€
- Kontukantari 2 (La Enana Naranja)
BAIONA: Madeleine
Ostiralean, hilak 12, Madeleine musika taldearen proiektu berria ezagutzeko aukera duzu: Su hura. Haien musikaz gozatu nahi baduzu, hurbildu arratsaldean Le Magnétora!
IRUÑEA: Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira
Urriaren 9tik 14ra gauzatuko den bira izango da, Iruñean hasita, egunero emanaldi bat eskainiz: Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia izango ditu jomuga. Kubako Tomasita Quiala repentistak, Araceli Argüello Argentinako payadoreak eta Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa bertsolariek hartuko dute parte biran. Zeren zain zaude EGITARAUA ezagutzeko?
GASTEIZ: Morgan
Ostiralean, hilak 12, hurbildu Jimmy Jazz aretora; bertan aurkituko dituzu Morgan taldekideak, zuzeneko borobila eskaintzen. Zita 21:00etan duzu!
DONOSTIA: Buskers Festibal
Adi, hau berria baita! Donostia Buskers Festibalaren lehen edizioa antolatu dute; kaleko musika hiritarrei hurbiltzea du helburu, talentu berriak ezagutzeko asmoz.
Horretarako, Gipuzkoako hogei duo eta bakarlariek kontzertuak eskainiko dituzte urriaren 11 eta 14 bitartean Donostiako auzo guztietako ostalaritza establezimenduetako terrazetan.