Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-9/@@download/image/gaztezulo_plana_1479376472.jpg
2016/11/17
berria
Zinema, akrobaziak, musika… denon gustuakasetzeko moduko asteburua datorkigu. Eta zuk, zer aukeratuko duzu?


BILBO: Badator Zinebi film laburrennazioarteko jaialdia

Hemen da azkenik Zinebi film laburrennazioarteko jaialdia. 108 herrialdetatik etorritako 4.109 film laburrek hartukodute parte azaroaren 18tik 25era ospatuko den bilboko dokumentalen eta filmlaburren nazioarteko jaialdiaren–zinebiren 58. Edizioan. Informazio gehiago hemen.

 





ADUNA: akrobaziak eta malabarismoak

Asvineneako Kbaretak ikuskizun harrigarriaprestatu du ostiralerako, hilak 18. Trotamundos taldearen eskutiz, akrobaziazeta malabarez betetako ‘Historias de un baúl’ eta Sur le feel taldearen gipsyjazz musika emanaldiak ikusteko aukera izango duzu Adunako Poligono Zubitxikin.Informazio gehiago hemen.


 

DURANGO: Umeak protagonista Artekalean

Ostiralean, hilak 18, Txomin eta PeruMagdalena durangarrak izango ditugu gurean "Txomintxo etaPerutxo maiteminduta" umeen liburua aurkezten, eta bertako pasadizoren batkontatzen. Aurkezpenak 35-45 minutuko iraupena izango du, eta sarrera doakoaizango da.


 

PORTUGALETE: Festa Kaotikoa

Kaos Fest jaialdi zaratatsuak hirugarrenedizioa ospatuko du ostiral eta larunbatean, hilak 18 eta 19. Groove aretoan(Ballonti poligonoa 23), uneko talde rockeroenen sorta ederrak gor utzikozaituzte! Informazio gehiago hemen.

 

GASTEIZ: Zita bikoitza Jimmyjazzen

Ostiral eta larunbatean, hilak 18 eta 19, zitabikoitza duzu Gasteizko Jimmyjazz aretoan. Ostiralean Band Jovi taldea arikoda, Bon Joviri omenaldi ederra egiteko prest; larunbatean aldiz, AgelusApatrida eta The Descent taldeen emanaldiaz gozatuko duzu. Informazio gehiago hemen.

 

DURANGO: Kontzertuak Plateruenan

Asteburu osoko plana duzu Plateurenan.Ostiralean, hilak 18, Pub Quiz tribiala egingo dute ingelesez, 21:30ean.Larunbatean, hilak 19, Lendakaris Muertos eta Ultimatumen kontzertua 22:00etan.Eta igandean, hilak 20, Euskal Kanten emanaldia, 18: 30etan.

 

TOLOSA: Giro goxoa Bonberenean 

Plan polita duzu ostiral eta larunbat gauerakoTolosako Bonberenean. Ostiralean, hilak 18, Etxe eta Izaro entzuteko aukeraduzu, 22:30ean, 8 euroren truke. Larunbatean aldiz, hilak 19, Lain izango duzuzuzenean, ordu berean, 5 euroren truke. Ondo pasa!