Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Horrenbeste parrandaren ondoren indar apurren bat baduzu? Adi asteburuak dakarrenari! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-85/@@download/image/rexfeatures_835083_2144340b.jpg
2018/08/23
berria
Horrenbeste parrandaren ondoren indar apurren bat baduzu? Adi asteburuak dakarrenari!
Ze plan astebururako?

BILBO: Ez dadila festa amaitu

Aste Nagusiko festetan bete-betean sartuta dago hiria, eta igandera arte, planez gainezka egongo dira bilbotarrak. Hemen duzue plan polit bat ostegunerako, hilak 23; Willis Drummond + Inoren Ero Ni taldeak Algaran joko dute DOAN, 23:30ean. Sekulakoa!

LAUDIO: Bakean dagoenari, bakean utzi

Asteburuan San Roke jaiak ospatuko dituzte Laudion, eta egitarau zabala antolatu dute; besteak beste, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek, elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkeztuko dituzte Bakean dagoenari, bakean utzi saio antzeztuan.

Euskara eta generoa gai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia bezalako gaiak dituzte hizpide ordu bete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraiki eta barre eginez bazterrak zirikatzen dituzte. Emanaldia ostiralean eskainiko dute, 19:00etan, herriko plazan.

ELGOIBAR: Pelax & Telmo Trenor + Anita Parker

Batetik bestera saltoka ibiltzea gustatzen zaizula badakigu, eta horregatik ezin duzu galdu ostiral honetan Elgoibarko Une Askean hirukote musika honen zuzenekoa. Emanaldia 22:00etan hasiko da, eta bertan Pelax & Telmor Trenor + Anita Parker taldeekin gozatuko duzu doan!

DONOSTIA: Moko Zorrotza

Juan eta Laura. Laura eta Juan.

Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin. Guztiz kontrajarriak. Eta halere, elkar maite dute, nola ez.

Institutuan ikaskide izan ziren, eta gaur egun, 30 urtetako krisi amaigabean murgilduta, ustekabean egin dute topo. Gau batez, garai haietako gogorapen eta ametsak gaurkotuko dituzte… Bereziki, bete ezin izan zirenak. Bien bitartean, ikuslearen hasierako algarak hausnarketa bilakatuko dira; Azkarregi hazi ote gara? Edo ez dugu garapenik izan? Helduen arropaz jantzitako umeak ote gara? Edo ume izaten tematuta dauden pertsona helduak?

Ez galdu ostiralean 20:00etan Antzoki Zaharrean Txalo Produkzioak estreinatuko duen antzezlan berri hau! Ostiraleko saioa gazteleraz izango da eta Noemí Ruíz aktorea egongo da Aitziber Garmendiaren ordez. Garmendia urritik aurrera hasiko da.

  • Egilea: Carles Alberola
  • Zuzendaria: Mario Hernandez
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Aktoreak: Noemí Ruíz, Jon Plazaola (2018ko urritik aurrera aktoreak JON PLAZAOLA eta AITZIBER GARMENDIA izango dira)

DONIBANE-LOHIZUNE: Baleapop

Moï Moï kolektiboak antolaturik, ostiralean hasiko da Baleapop jaialdia Donibane-Lohizunen; asteburu osoko jaialdia izango da. Bederatzigarren urtez, musika eta DJ festak hiru eguneko egitaraua izango du. Galduko ote duzu? Begiratu egitaraua!