Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-8/@@download/image/gaztezulo_sorku_1478855553.jpg
2016/11/10
berria

Asteburu rockeroa datorkigu oraingoan? Ez duzula sinesten? Ba adi prestatu dizugun plan sortari!


BILBO: Kafe Antzokia dantzan

Ostiral eta larunbatean, hilak 11 eta 12, zitabikoitza duzu Kafe Antzokian; ostiralean Fuel Fandangok dantzan jarriko zaitu,eta larubatean berriz, ezin galdu Akatz taldearen emanaldia!

 


GASTEIZ: Jarrai dezala festak Jimmy Jazzaretoan

Fuel Fandango ikusteko aukera galdu al duzuBilbon? Ez larritu, Gasteizko Jimmy jazz aretoan talde onen ikuskizunazdisfrutatzeko aukera duzu larunbatean. Horrekin batera, ez galdu ostiralean DUBFX indartsuaren emanaldia.




Donostia: Rock festa Altzan

Altzatarock jaialditzarra galdu ezineko besteemanaldi bat duzu larunbatean. 20.30ean hasita, Larratxo Kultu Etxean bildukodira Sorkun, Eraso!, Voltaia, eta Physis Versus Nomos. Eman egurre!

 





Durango: Bertsotrama Plateurenan

Bertsolaritza saio ederraz gozatzeko aukeraduzu ostiralean, hilak 11, Plateurenan. Doako festa honetan Jon Maia, MirenAmuriza, Eneko Abasolo eta Txaber Altube lehiatuko dura. Tramagilea berriz,Josu Goikoetxea izango da. 22:00etan.

 


Tolosa: Zita bikoitza Bonberenean 

Leihotikan eta Altxatu taldeek joko duteBonberenean azaroak 11 ostirala, 22:30etan. Sarrera 6 euro. Larunbatean berriz,Bullet Proof Lovers eta Fumut izango dira, ordu berdinean. Sarrera 8 euro.

                



Zubieta: Lehen Mintzodromoa atlantikoaren bialdeetan

Aurten lehendabizikoz, Necocheako (Argentina)Euskararen Aste Nazionalean Mintzodromo erraldoi bat egingo dute eta, babesaerakusteko, Euskal Herrian beste bat antolatuko dute. Ekimenari hasieraemateko, zuzeneko konexio bat egingo dute, Mintzodromoari elkarrekin ekiteko.Mahaietan hizketan aritu bitartean, Internet bidez hangoak eta hemengoakharremanetan egongo dira etengabe. Azaroaren 12an (larunbata) izango daZubietako Araeta jatetxean (Berridi Bidea, 22).

Gainera, III Mintzanet sariak emango dituzteeta euskara Internet bidez praktikatzeko plataforma honetan parte hartzen dutenbi pertsonen lana aitortuko dute: bidelaria eta bidelaguna.

Egitaraua:

-14.30 Bazkaria

-18.00 III Mintzanet sariak

-18.30 Mintzodromoa: Euskal Herria-Necochea




Lapurdi: Su Ta Gar zuzenean

Azaroak 11a ostirala, 22:30
etan, AHETZE(Lapurdi)
 Vivaleko plazan zuzenean joko du Su Ta Gar taldeak (8 eurotan).Aurretik, 21:30etan, Tumatx taldea izango da, eta ondoren, 22:30etan, Su TaGar. Emanaldia Patcha Mamak amaituko du 
00:00etan.





Bilbo: Irudigileen jardunaldiak

Euskal Irudigileak-Euskadiko IrudigileenElkarte Profesionalak aurten ere antolatzen du ekitaldi hau. Hitzorduaostiralean izango da, azaroaren 11n, BilbaoArtezentroan.

Ostiral goizean, 09:00etatik 13:00etarabitartean, Londresko CentralIllustration Agency-ko Tess Redburn-ekportafolioak berrikusiko ditu (aurrez hitzordua eskatuta). Arratsaldean,bederatzigarren edizio honetan gonbidatu izango ditugu   baita ere Manuel Marsol,David de lasHeras eta IkerAyestaran.




Bilbo: Zentsura At! Jaialdia

Zentsuraren aurkako jaialdiak aste osoa emandu Bilbon; ostiralean, 20:00etan, victor Herediaren kontzertua ikusi ahalkoduzu, eta larunbatean berriz, Valentina Lisitsaren zuzenekoa. Biak 18 eurotan.