Ostiral beldurgarri bat igaro nahi?

Ostiral beldurgarri bat igaro nahi? Gorefest jaialdia egingo dute uztailaren 13an, Bermeon. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ostiral-beldurgarri-bat-igaro-nahi/@@download/image/89b1322f-c9df-4068-869e-f942e66ad550.jpg
2018/07/10
berria
Gorefest jaialdia egingo dute uztailaren 13an, Bermeon.

Iritsi da zinemaren alde ilunena gogoko dutenen urteroko hitzorduaren 18. edizioa! Ostiral honetan egingo dute Gorefest jaialdia Bermeon, eta aurten Asiako beldurrezko zinema izango da gai nagusia ostiralean.

Mundu osoko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako jaialdian. Aurreko edizioetan bezala, terrorearekin, gorearekin, beldurrarekin eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek.

Sarrera lau eurotan salduko dute, eta emanaldiak 20:30ean hasiko dira, Nestor Basterretxea aretoan. Guztira 12 film labur eskainiko dituzte: Hidden-Devil (Fran Mateu), Futuro (Iñigo Acha), Neron (Rubin Stein), Last Memory (Juan Luis Moreno Somé), Bye Bye baby (Pablo S. Pastor), Gotas (Sergio Morcillo), Rewind (Rubén Pérez Barrena), Fe (Juan de Dios Garduño), Angel caído (Fran Parra), Marta (Lucía Forner), Evströnger (Silvia Conesa) eta Justicia justiciera III: Kungfu Karate Annihilator (Rafa Dengrá). Ondoren, gaueko 23.00ak aldera,film bat ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ezustea mantentzeko, antolatzaileek jaialdiaren egunean bertan jakinaraziko dute zein izango den pelikula eskainiko dute. Beldurrezko ostiralaz gozatzeko prest?