Ze plan astebururako?

San Ferminak amaitzera doaz, baina jarrai dezala festak!

BILBO: BBK Live

Bilbao BBK Live jaialdiak XIII. edizioa ospatuko du aurten. Kanpalekuko sarrerak dagoeneko agortu egin dira eta azken bonuak baino ez daude salgai; horiek horrela, uztailaren 12an, 13an eta 14an egingo den edizio honetako tokiak ia erabat betetzea espero da. Guztira 96 taldez gozatzeko aukera izango duzu (iaz 70 izan ziren), 7 agertokitan banatuko direnak.

Florence + The Machine, Gorillaz, The xx, The Chemical Brothers, My Bloody Valentine eta Childish Gambino aurtengo kartela osatzen duten izen handietako batzuk dira. Gainera, etxeko ordezkariak ere izango dira, besteak beste, Cecilia Payne, Hakima Flissi, Ibon Errazkin, Borrokan eta Aneguria.

 

HONDARRIBIA: Blues jaialdia

Hondarribia Blues Festival 2018ko jaialdiak 20 kontzertutik gora eskainiko ditu, uztailaren 12tik 15era bitartean, eta 20 taldek eta 13 bakarlarik hartuko dute parte. Egitaraua ezagutu nahi? Egin klik!

EA: Poesia Egunak

Uztailaren 13etik 15era bitartean, Eak Poesia Egunak jaialdiaren edizio berria hartuko du. Adi egitarauari:

UZTAILAK 13

Hitzaldia. 19:30ean, Eskolondon

Dantzaldia, 22:30ean, Eskolondon

UZTAILAK 14

Hitzaldia. 11:00etan, Eskolondon

Errezitaldia, 13:00etan, Moilan

Herri-bazkaria, 15:00etan, Aritza tabernan

Antzerkia, 17:30ean, Herrian zehar

Errezitala, 20:30ean, Portusolon

Kontzertua, 22:45ean, Eskolapean

UZTAILAK 15

Hitzaldia, 11:00etan Eskolondon

Kontzertua, 13:00etan, Moilan

Herri-bazkaria,15:00etan Eskoikiz tabernan

Kontzertua, 17:30ean, Frontoiko arbolapean

 

 

BERMEO: Gorefest

Zinemaren alde ilunena gustuko dutenek hitzordu garrantzitsua izango dute uztailaren 13an, ostiralean, Bermeon; izan ere, bertan izango da Gorefest jaialdiaren 18. edizioa. Aurten jaialdi horren protagonista garrantzitsua izango da Asiako terrorezko zinema. 

Mundu guztiko film laburrak eta zinema alternatiboa izango dira ikusgai Spookypheria Productions elkarteak Bermeoko Udalaren laguntzarekin antolatutako XVIII Gorefest jaialdian. Aurreko edizioetan bezala,  terrorearekin, gorearekin, suspensearekin, eta umore onarekin gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren pertsona guztiek.  Sarrera 4 euro izango da. 

Informazio gehiago nahi? Egin klik!

 

DONOSTIA: "Pradoko jainkoak. Artea eta mitoa"

Arteaz gozatzeko grina baduzu, hurbildu asteburuan San Telmo Museora; bertan Prado museotik ekarritako hainbat pieza aurkituko dituzu. Erakusketako obra guzti-guztiak Pradoko Museoko bildumetan daude jasota —31 pintura, 17 eskultura eta 2 domina—, eta Kristo aurreko I. mendeko erdialdeko urteetatik XVIII. mendeko amaierara bitartekoak dira. Obra horien bitartez begirada zabal bat eskaini nahi dute mitologia klasikoaren gainean eta artearen historian mitoak irudikatzeko erabili diren moduen gainean. Ez galdu aukera!

 

MARKINA-XEMEIN: Vendetta + Azalera + Zoo

Uztailaren 13tik 16ra ospatuko dira 2018ko Karmen jaiak Markina-Xemeinen, eta sekulako festa antolatu dute ostiralean, hilak 13; Zelaian topatuko dituzu Vendetta, Azalera eta Zoo taldeak, 22:30ean. Ondo pasa!

BARAKALDO: Berri Txarrak

Barakaldon ere Karmenak ospatuko dituzte larunbatean, hilak 14, eta Herriko Plaza astinduko du Berri Txarrak taldeak 23:30ean. Galduko duzu?

ERMUA: Huntza

Ermuko Santixau Jaiak dira asteburu honetan, eta larunbatean sekulako giroa izango da Orbe Kardenalaren plazan; bertan topatuko duzu Huntza taldea, gaua animatzeko prest!