Ze plan astebururako?

ARRASATE: Dantza Zirkuitua
HURyCAN konpainia Arrasaten izango da larunbatean, apirilaren 7an, Asuelto koreografia eskaintzeko. XIV. Dantza Zirkuituaren barruan antolatu dute emanaldia. Asuelto HURyCANen lan-prozesuaren azterketa da, gure errealitatearen baitako behaketa, beharrezko ekintzetara iristeko, bizitza organismotzat, mugimenduan dagoen gorpuztzat ulertzeko, gorputzak bera dena transmititu eta partekatzen baitu: magikoa eta ukigarria, kontzeptuala eta sentibera, ederra eta itsusia… Bizia.
BILBO: (Des)kontrolatuta?
Itziar Ituñok zuzendutako (Des)kontrolatuta antzezlana ikusteko aukera duzu Bilboko Pabellón 6 aretoan. Ostiraletik igandera, hiru emanaldi eskainiko dituzte, luxuzko aktoreekin: Karmele Larrinaga eta Iratxe Urkiaga. Ez galdu aukera!
ELORRIO: Anita Parker
Erreka kaleko jaiak ospatzeko, Anita Parker taldea Elorrion izango da ostiralean, hilak 6, 20:30ean. Taldea osatzen duten kideak Arrasate, Bilbo eta Lakuntzakoak dira. Bilerak eta entseguak Arrasatekoak. Anita Parker taldeko Ane Martinez Zango taldean ibilitakoa da, Olatz Anduezak Skalariak taldean jo zuen, Iñaki Bengoak eta Jon Zubiaga Osoronek Gose taldearen eskarmentua dute. Sekulakoa izango da!
AZKOITIA: Treblinkara azken trena
Instalazio moduan egindako lan honek omenaldia egin nahi dio Janusz Kòrczak-i, eta esperientzia bakarra izan nahi du ikusleentzat. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren ikuskizuna. Vaivén Producciones-ek egindako lana da, eta ikusgai izango da ostiralean, hilak 6, Azkoitiko Baztartxo Udal Antzokian.
1942ko abuztuaren 5a, asteazkena, Varsovia.
Umezurztegi bat, 200 haur judutarren bizilekua. Janusz Kòrczak mediku eta pedagogoak, hango buru zelarik, haur-errepublika zinezko bat sortu zuen bere laguntzaile min Stefania Wilzynskarekin batera.. Haurrekin eskuz esku jardunez, konstituzio bat sortu zuen, bere lege, araudiekin, bai eta bere zigor-kodearekin ere. Ikus-entzuleek parte hartuko dute horretan, beren oheetan egongo baitira, umezurztegiaren azken egunean, eta hartara parte hartuko dute barne-antolamenduan, eguneroko errutinan, hango beldur eta alaitasunetan...
Ikus-entzuleak epaiketa baten lekuko izango dira, non jakinarazpen izugarri batek amaiera emango baitie hango ametsei, bizitzari: umezurztegitik alde egin behar dute, eta tren bat hartu, Treblinkako kontzentrazio-esparrura eramango dituen trena.
GASTEIZ: Zineleku
Zineleku 2018 Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dute larunbatean, hilak 7, 19:30ean.. Ekitaldi honetan, making off-aren bitartez, iazko edizioa gogoratuko dugu eta Trans eta Atlas film laburrak proiektatuko dira. Horrez gain, gonbidatu bereziak izango ditugu eta aurtengo deialdiaren inguruko informazioa zehaztuko da. Ikus-entzunezko prestakuntza eta emanaldiak sortzeko ZINELEKU programa Gasteizera itzuliko da uztailaren 23tik abuztuaren 3ra bitartean. 10 egunetan zehar, 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek zinema tailerrak eta eskola magistralak uztartzen duten jardueretan parte hartuko dute.
ZARAUTZ: Nerabe + Delorean + El Txef_A
QS PRO ZARAUTZ 2018 txapelketaren eta FederArte PRO FESTIBALAren barruan, Munoa Plazan, Nerabe, Delorean eta El Txef_A musikariak ariko dira hilaren 6an eta 7an! Informazio gehiagorako, egin klik.


