Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Aste Santua gertu dago, eta nabari da; begira bestela zenbat plan ditugun zuretzat! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-63/@@download/image/asteburua.jpg
2018/03/15
berria
Aste Santua gertu dago, eta nabari da; begira bestela zenbat plan ditugun zuretzat!
Ze plan astebururako?

ERRENTERIA: Errenteriako Emakumeen Zinemaren Erakustaldia 2018: "Raketistak lehen eta orain"

Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten dizuegu. Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan. Deskubritu nahi baduzu, Hurbildu ostegunean, hilak 15, Niessen Kulturgunera, 18:00etan. Sarrera doan!

 

DONOSTIA: Mojo Workin' 2018

Mojo Workin' Gure Gauza R&B + Soul Weekend-en bederatzigarren edizioa iritsi da hirira. Rhythm & Blues eta Soul erreferentzi gisa estatu maila finkatu den festibala da. Artista guztiek Mojo Workin'-en House Band-aren laguntza izango dute, eta banda Musikeneko graduatu edo ikasle diren bertako musikariez osatuta dago. Kontzertuak bukatu ondoren, DJ sesioak egongo dira Gazteszena barruan bi leku banandutan.

Sarrerak erosteko loturak: 2018ko abonua / Martxoaren 16ko sarrera / Martxoaren 17ko sarrera.

 

BAIONA: Liher

Musika talde donostiarrak bere diskoa aurkeztuko du ostiralean, hilak 16, Baionako Zizpa Gaztetxean, arratsaldean. Plan borobila!

 

IRUÑEA: Izaro

Eason aurkeztuko duen bigarren lan hau Om diskoa baino kontzienteagoa da zentzu askotan: bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Izaroren lan berria deskubritu nahi baduzu, hurbildu Iruñeako Zentral Kafe Antzokira ostiralean, hilak 16, 22:00etan.

 

BARAKALDO: BERRI TXARRAK

Infrasoinuak du izena Berri Txarrakek estudio batean grabatu duen 9. diskoak, eta larunbatean, hilak 17, aurkeztuko dute, BECen egingo duten kontzertuan. Ikusi nahi ez ditugun alarma gorriak dira infrasoinuak, iritsi ahala baztertzen ditugun ahaireak, zarata estonagarriaren azpian entzun ditzakegun doinuak. Diskoa Bill Stevensonek eta Jason Livermorek (Black Flag, Descendents, Lemonheads) ekoitzi dute Blasting Room estudioetan (Colorado -AEB). Berri Txarrak taldeak berak sortu eta kudeatzen duen Only In Dreams zigiluak plazaratu du (CDan, biniloan eta digitalean). Azkar ibili, oraindik sarrerak gelditzen dira eta! EROSI

 

DONOSTIA: Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azoka 2018

Hementxe dugu dagoeneko Donostiako Nazioarteko Komiki eta Manga Azokaren bigarren edizioa. Hilaren 16, 17 eta 18an duzue hitzordua Donostiako Kursaal jauregian. Jardueraz betetako hiru egun izango dira, prestatzen ari diren egitarau bete-betearekin: erakusketak, torneoak, lehiaketak, cosplay, hitzaldiak, editoreekin topaketak... eta askoz gehiago. Zeren zain zaude parte hartzeko? Informatu hemen.

 

ARRASATE: "Hots hiru ahots bakarrean", Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrezen errezitala

Martxoaren 16an, 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian, Hots hiru ahots bakarrean poesia musikatu saioa, Itxaro Borda eta Itsaso Gutierrezen eskutik. Itxaro Bordak idatzitako Hots hiru ahots bakarrean testua irakurriko du, Itsaso Gutierrez-en gitarraz lagunduta. Sarrera doan!

 

DONOSTIA: 'Estiu 1993' Tabakaleran

Asteburua primeran amaitzeko, igandean, hilak 18, hurbildu zaitez Tabakalerara. Horrenbeste sari irabazi dituen Estiu 1993 filmaren proiekzioa eta elkarrizketaz gozatzeko aukera duzu!

 

  • Ordutegia: 18:00 Elkarrizketa (Sarrera doan) | 19:30 Proiekzioa (Ohiko sarrera)
  • Lekua: Zinema - 1 Aretoa
  • Prezioa: 3,5€

 

  • 18:00 > Elkarrizketa: Mikel Gurrea & Carla Simón. (Sarrera doan)
  • 19:30 > Proiekzioa eta publikoarekin solasaldia. (Ohiko sarrera)