Ze plan astebururako?

DONOSTIA: Poltsiko antzerkia
Poltsiko Antzerki Jaialdiak, ia hiru hamarkadako historia duena, Donostiako bazter guztiak zipriztinduko ditu otsailaren 15etik martxoaren 4ra. Hiriko eskaintza kulturalean hitzordu honek leku finkoa badauka ere, urtero bilatzen ditu hobetzeko, garatzeko eta berrasmatzeko bideak. Zein aukeratuko duzu? PROGRAMA IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN.
GASTEIZ: BERTAKO FEST: baratzetik gertuko arte eszenikoak
Hitzak berak esaten du, bertakoa, Baratzetik gertuko lanen zikloa da BERTAKO FEST. Minijaialdi honen barruan gure etxean izandako egonaldien lanak ikusgai egongo dira baita ingurutik mugitzen diren pieza eszenikoak ere, ez gara oso urrun joan behar…. Emanaldi guztiak Gasteizko Baratza aretoan izango dira, 19:00-20:30ean.
Eguneko sarrera: 6/8€
Jaialdiko bonoa: 15€
BILBO: 3, 2, 1... Zinegoak
Zinegoak jaialdiaren 15. edizioa otsailaren 19tik martxoaren 4ra arte ospatuko da, baina jaialdiaren hasiera ofiziala baino lehen, hainbat jarduera antolatu dituzte Bilboko erakunde, mugimendu eta elkarterekin elkarlanean. Otsailaren 14tik 18ra arte, proiekzio, jai eta bestelakoez gozatzeko aukera egongo da. IKUSI EGITARAUA!
LASARTE-ORIA: Itsaspeko Zinema
Itsas azpiko fauna harrigarriaz gozatu nahi baduzu, plan polita proposatzen dizugu; otsailaren 12(e)tik otsailaren 26(e)ra, Manuel Lekuona Kultur etxean, itsasoko biztanleak protagonista dituzten film sorta ederra eskainiko dute, 19:00etan. Aukeratu zure filma egitaraua errepasatuz!
BILBO: Bob Marley eguna
Larunbat honetan, hilak 17, Bob Marley eguna ospatuko dute Bilboko Kafe Antzokian. Iron Lion tribute band, Kloy MC & Grendmasters band eta DJek girotuko dute Bob Marleyren omenezko gaua. 22:00etan duzu zita, ez ahaztu!
HERNANI: Bertso afari feminista
Bilgune feministak antolatuta, Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola bertsolariek giro aparta sortuko dute ostiralean, hilak 16, Hernaniko Kontrakantxa gaztetxean, 21:00etan. Ez galdu!
GASTEIZ: Musergoren disko aurkezpena
Auzotarren arteko bizikidetasuna hobetzeko helburuarekin Oiongo herrian burutu den proiektuaren emaitza da 100% Oion. Kantuz agurtu eguzkia, kantu egin ongi etorria emateko, sorgintzen gaituen hori kantatu, eta kantu egin desilusioari hitz-arnasa emateko, inongo asmorik gabe kantatu, zurrumurrua uxatzeko, kantuz ospatu, kantu egin dantzatu bitartean, eta kantuz kantu omendu kantatzen dutenak. Musergoren lan berria zuzenean gozatu nahi baduzu, gerturatu ostiralean, hilak 16, Gasteizko Artiumera, 19:00etan.
ZUMAIA: Oxido. Umore garratza
Pez Limbo antzerki taldearen emanaldi berria ikusteko aukera duzu larunbatean, hilak 17, Zumaiako Aita Mari Antzokian, 20:00etan.
Herdoila: gorputz metalikoetan egurats gorriaren eta zaintza faltaren eraginez sortzen den uger-geruza. Hura hedatzean, ondorioak konponezinak dira, materiala zulatzera ere iritsiz.
Obra honetan ezohiko gertaerak bizi dituzten pertsonaia bereziak agertzen dira, bizitzaren absurdoari aurre egiten dietenak. Existentziari aurre egiteko duten modu bitxiak gertaerak ezusteko era batean garatzea eragingo du.