Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Nola da posible? Dagoeneko abenduan sartzera goaz! Negua zalapartaka sartu zaigu, baina ez larritu, asteburuaz gozatzeko plan onenak dituzu hemen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-50/@@download/image/lady-godiva-4_4294_11.jpg
2017/11/30
berria
Nola da posible? Dagoeneko abenduan sartzera goaz! Negua zalapartaka sartu zaigu, baina ez larritu, asteburuaz gozatzeko plan onenak dituzu hemen!
Ze plan astebururako?

OIARTZUN: Antzezleak egun batez Metrokoadrokarekin

Literatura, argazkigintza eta antzerkia ardatz, Metrokoadrokak Genero-praktikak sormen tailerrak jarri ditu martxan Oiartzungo Ehuntze espazioan. Idoia Beratarbidek gidatzen duen sormen espazioa da Ehuntze, bertan du habia Metrokoadroka kolektiboak ere. Abendua eta urtarrilean helduentzako sormen tailer praktikoak antolatu dituzte, Oiartzungo Udala eta Oiartzungo Antzerkizaleekin elkarlanean. Helburua, gai bat ardatz gisa hartu eta sormenetik murgiltzea, gozatuz eta begirada kritikoa landuz.
Abenduaren 1ean (ostirala) 18:00etan izango da lehena: Irakurketa-ariketak eta genero-sorkuntzak, Iratxe Retolazaren eskutik.
Hurrengoa abenduaren 15ean izango da: King Kong teoria liburua aztertuz argazkia eta sormenaren bila, Ainara Lasaren eskutik.
Urtarrilaren 2tik 5era antzerkiko intentsiboa antolatu dute: Miren Gaztañaga, Ainara Gurrutxaga eta Metrokoadrokako kideak irakasle, eta hiru antzezlanekin programazioa (King Kong Neska, Mr. Señora eta Stereo). Ikus hemen egitaraua osorik.

 

 

LEIOA-ERRENTERIA: Miss Karaoke: udazkeneko biraren amaiera

Asteburu honetan Miss Karaoke antzezlana ikusteko bi aukera dituzu: abenduaren 2an (20:30) Kultur Leioan (Udagoieneko ostera)
eta abenduaren 3an (19:00) Errenteria/Oreretako Niessenen. Igandekoa saio berezia izango da: emanaldiaren ostean zizka-mizka eta solasaldia egongo da antzokiaren atarian publikoarekin, Dejabu Panpin Laborategiak gidaturik. Hauxe izango da udazkeneko biraren amaiera; ikusi ez baduzue (edo errepikatu nahi baduzue) asteburu honetan duzue aukera! Udaberrirako, hala ere, data berriak lotu ditugu jada (Beasain, Basauri, Aulesti...).

 

 

AZPEITIA: Perlak eta Igerabide
Katapulta Tour Gipuzkoaren barruan, abenduaren 1ean, ostirala, Perlak taldea eta Beñat Igerabide bakarlariak zuzenean izango dira Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:00etan. Adi, sarrera doan baita!! Ez galdu aukera hau!

 

 

DONOSTIA: Ken Zazpi (birako azken kontzertua) SARRERAK AGORTUTA

Ken Zazpi taldeak Phoenicoperus azken lana aurkeztuko du zuzenean ostegun honetan, hilak 30, Donostiako Kursaal aretoan, eta kontzertu honekin denboraldi batez agurtuko ditu agertokiak.

 

 

DURANGO: "Hau da nire ametsen kolorea"

"Egin dantza, bestela geureak egin du", zioen Pina Bauschek. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objektuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroi­tzen dituen mugimenduez. Hildakoei eskainitako dantza bat, desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa. Rouge Elea taldearen proposamenaz gozatzeko asmoa baduzu, ez galdu zita abenduak 2an, larunbata, 20:00etan, Durangoko San Agustin kulturgunean.

 

 

IRUÑEA: Iseo & Dodosounhd w/ The Mousehunters

Bira arrakastatsu baten ondoren, jaialdi eta hiri handietatik igaroz, Iseo & Dodosound abenduaren 1ean iritsiko dira Iruñeko Zentral aretora, The Mousehunters haize-sailarekin batera, Roots in the air diska berriaren abestiak aurkezteko. Kontzertua 21:30ean hasiko da, eta 13-15 euro balio ditu.

 

GASTEIZ: Strip-Tease!

Gasteizko Principal Antzokian 2017-2018ko Gabonetarako antolatutako egitarauaren barruan, lau eszena zuzendari batu dituzte sormen esperientzia berria plazaratzeko: Garbi Losada, Mireia Gabilondo, Fernando Bernues eta Jokin Oregi. Laurak eskarmentu handiko sortzaileak dira eta lau istorio independente taularatuko dituzte. Laurek strip-tease gaia dute sormen iturri. Hari probokatzaile honetatik tiraka lau strip-teaseren lekukoak izango gara abenduak 1, larunbata, 20:30ean, Principal AntzokianBizitza eranztea, mugarik gabe:

 

1) Orduan zer, ez naiz biluztu behar

  • Aktoreak: Ane Pikaza, Olatz Ganboa, Lander Otaola eta Getari Etxegarai
  • Gidoia eta zuzendaritza: Jokin Oregi

2) Zutaz blai

Desio biluztuak eta biluztearen desioak

  • Aktoreak: Telmo Irureta, Eneko Gil, Haritz Morras (...)
  • Irudiak: David Bernués
  • Gidoia: Telmo Irureta - Mireia Gabilondo
  • Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

 

3) Lady Godiva, ikusten ez dena, ez da

  • Aktoreak: Klara  Mendizabal, Ramón Aguirre, Asier Hernandez
  • Irudiak: David Bernués
  • Gidoia eta  zuzendaritza: Garbi Losada

 

4) Leun, samur

Bere aitonaren gauzen artean aurkitzen duen emakume biluzi baten argazki aurpegi gabearen misterio sentsualak gure narratzailearen jakinmina piztuko du… eta geurea ere bai

  • Dramaturgia: Fernando Bernués inspirada en una pieza de Alfredo Sanzol. 
  • Aktoreak: Sara Cozar / Iñaki Rikarte
  • Argazkiak: Juantxo Egaña
  • Argiztapena: Xabier Lozano
  • Eszenografia eta zuzendaritza: Fernando Bernués