Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zubiak asteburu luzea oparitu badizue adi, badago disfrutatzeko nahi adina plan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-43/@@download/image/bacf23e3e9921f3bf354f590c599e9d7.jpg
2017/10/12
berria
Zubiak asteburu luzea oparitu badizue adi, badago disfrutatzeko nahi adina plan!
Ze plan astebururako?

ELORRIO: "Atte hil aurretik" 

Aktore bakarra, Miren Tirapu. Hiru pertsonaia. Objetuen erabilpen eta argi jokoen bitartez, publikoak espazio eta garai desberdinetatik bidaiatuko du. Arriola antzokian duzu zita, ostiralean, hilak 13, 20:30ean.

Sinopsia: Anek gauero ipuin bera entzuten zuen amona Masusen ahotik. Bi hilabete igaro dira ordea historio hori azkenekoz entzun zuenetik.

Ihauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremosenea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta ihauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz.

 

 

GASTEIZ: MUGAKO 

Hilaren 13tik 14ra, musika elektronikoaren festa handia egingo dute Gasteizen; Mugako. Artiumen eskainiko dituzte kontzertuak, eta sekulako egitaraua prestatu dute. Informazio gehiago nahi duzu? Sakatu hemen.

 

 

 

DONOSTIA: BELLE SWING FESTIVAL

 

20eko hamarkadara bidaiatuko dira Donostian asteburu honetan; hainbat plan antolatu dituzte, swing dantzaldiak, bisitak eta bestelako ekintzak. 

 

Oh My Walk! Tour: Belle Époque San Sebastián

Oh My Walk! Donostian ibilbide tematikoak eskaintzen dituen enpresa da, eta DBS Jaialdian zehar “Belle Époque San Sebastian” tourra egiteko aukera emango dute ostiralean, prezio murriztuan. Ordu eta laurdeneko iraupena izango dute ibilaldiok, eta hamar eta hambost laguneko taldeetan egingo dira.

Denboran zehar egingo duten bidai horretan, XX. mende hasieran Europan modan zegoen hiria ezagutu ahalko duzue, eta Donostiako urte ospetsu eta dibertigarri horietako leku eta istorio bitxienak kontatuko dituzte. Egun berean, udaletxean, arratsaldeko 16:30tik 18:30ra, Kasinoa izandakoaren dantza aretoa ikusi eta bertan dantzatzeko aukera izango duzue, egun udalbatza areto gisa erabiltzen dena. Horrela, jaialdirako prestatzen joan zaitezke afaria baino lehen. 

Larunbateko bazkaria (14:00) Ezeiza Jatetxean izango da. Menua 20 eurokoa izango da. Begetarianoentzat aukera egongo da ere. Igande arratsaldean berriz, Donostiako Alde Zaharra bisitatuko dute, eta bertako bi tabernetako pintxoak dastatuko dituzte: Mendaur Berria eta Gandarias. Ondoren, Bulebarrera joango dira dantza egitera!

 

Jarraian programa osorik aurkituko duzu; informazio gehiagorako, sakatu hemen.

 

Ostirala

10:00-11:30 · Check-in (eskura ezazu zure eskumuturrekoa lehenbailehen, La Perlako termetan izango duzun % 20ko deskontuaz gozatzeko!)

16:30-18:30 · Udaletxea bisitatu eta dantzatu: Festarako giroa berotuko dugu!

19:00-23:00 · Check-in (Miramarreko festaren aurretik, baita festan zehar ere)

22:30-03:00 · Festa Miramar Jauregian The Swind Garret eta DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin! Janzki-kodea: Charleston

 

Larunbata

09:30-12:40 · Lindy Hop Eskolak (1. eta 2. mailak)

12:45-13:45 · Tasters (Balboa edo Dips & Tricks)

13:50-16:30 · Bazkaria Ezeiza Jatexean. Ekar ezazu zure txartela!

16:00-19:10 · Lindy Hop Eskolak (3. eta 4. mailak)

21:30-03:00 · Festa Kursaal-ean Doc Scalon's Cool Cat Combo, Professor Cunningham and his Old School, eta DJ Mr. Patxi "Crazy Legs"-ekin!

 

Igandea

09:30-11:35 · Lindy Hop Eskolak (3. eta 4. mailak)

11:40-13:45 · Lindy Hop Eskolak (1. eta 2. mailak)

13:50-14:50 · Tasters (Balboa edo Dips & Tricks)

14:15tik aurrera · Donostiako Alde Zaharretik Pinktxoak jaten. Ez ahaztu zure tiketa!

17:00-20:00 · Klandestinoa Boulevard-ean. Marinel-janzkera: urdina eta txuria!

 

 

GASTEIZ: Corizonas

Corizonas taldeak kontzertua eskainiko du larunbatean, hilak 14, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Ateak 21:30ean irekiko dituzte, eta sarrerak 15.18 eurotan salduko dira. 

 

 

IRURTZUN: 'Jainko basatia'

Txalo produzkioen eskutik, Jainko Basatia komedia dramatikoa ikusteko aukera duzu larunbatean, 20:00etan, Irurtzungo Kultur Etxean. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristonak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta mixeriak azalduz.

 

 

TOLOSA: BERTSO TXAPELKETA NAGUSIA (SEIGARREN FINAL LAURDENA) AGORTUTA

Tolosako Beotibar pilotalekuan Bertso Txapelketa Nagusiko seigarren final laurdena egingo dute larunbatean, hilak 14, 17:00etan. Dagoeneko agortu dira saiorako sarrerak. Hauek dira lehiatuko diren bertsolariak:

 

  • Beñat Lizaso Alberdi
  • Enelo Lazkoz Martinez
  • Etxahun Lekue Etxebarria
  • Jon Maia Soria
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Xabier Galletebeitia Abaroa