Oraindik ere, EHZ festibala

Oraindik ere, EHZ festibala Ostiralean Pilt, Anestesia eta Zea Mays taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu Ezpeletan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/oraindik-ere-ehz-festibala/@@download/image/EHZ_JAIALDIA-658x438.jpg
2017/10/04
berria
Ostiralean Pilt, Anestesia eta Zea Mays taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera duzu Ezpeletan!

Uztailean Euskal Herria Zuzenean festibalak ez zuen bere egitasmoa osotasunean bete, eta hutsune horri erantzuna emateko, hainbat ekitaldi antolatuko dituzte datozen egunetan. Lehen zita ostiral honetan izango da, Ezpeletan; bertan Pilt, Anestesia, Zea Mays eta Biarritz Dance School taldeen zuzenekoaz gozatzeko aukera izango duzu.

 

EHZ festibalaren antolatzaileek honakoa adierazi dute: "uztailean euriak itu zuen hiru eguneko egitaraua tantaka antolatuko dugu. Gogoa genuen aski fite erakustea guk ere gauzak antolatzen genituela. Bestalde, loturan ginen hainbat talderekin festibalean jo beha zutenak; beraz, horretaz baliatuz antolatu dugu".

 

Barne gogoetan

Uda honetakoa azken festibala izan zitekeela zioten zurrumurruez galdeturik, EHZko antolatzaileek uste dute arazo ekonomikoen berri eman zutelako gertatu zirela, baina ez zeukatela funtsik: “Gauza da festibala beti ari dela gogoetatzen eta beti geroari begira entseatzen dela eraldatzen. Aldaketak noiznahi gertatzen ahal dira, baina beti segituko du dinamikak, gogoetak ekarriko duen bidea segituz”.

Elkarteak berriki egin du biltzar nagusia, eta barne gogoetak bidea segitzen du. “Bereziki, bi galdera dira. Alde batetik, antolakuntza: nola antolatuko garen oraindik goiti eta gero zer antolatuko dugun”.

Besterik ere izango da. Durangoko Azokan sostengu gaualdi bat egingo dute, eta igandeko kabalkadan, Bidarrain, festibalekoek taloak salduko dituzte.