Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Iraila konturatu ere egin gabe pasa zaizula badakigu, baina lasai, hau hasi besterik ez da egin! Hemen dituzu asteburuko planik onenak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-41/@@download/image/ara-malikian-g-en.jpg
2017/09/28
Iraila konturatu ere egin gabe pasa zaizula badakigu, baina lasai, hau hasi besterik ez da egin! Hemen dituzu asteburuko planik onenak!
Ze plan astebururako?

BILBO: "Gaizki moldatzen dira"

Bilboko Okela Sormen Lantegian ostegun arratsaldeko plan erakargarria proposatzen dizugu. 21:00etan, elkarrizketa bat abiatuko du honako hirukoteak; Gari, kanta zahar eta argitaratu gabe batzukin, Iñigo Astiz, poema zahar eta argitaratu gabeko batzuen artean, eta Oier Aldekoa, musikariaren piano eta ahotsaren laguntzarekin.

Garik dio: “Nintzena eta naizena, gaizki moldatzen dira”.

Astizek dio: “Poesiak liberatzen zaitu zu bizirik zauden artean bizirik daudenez soilik kezkatu beharraren zamaz”.

Aldekoak ez du ezer esaten sagarraz, Aldekoak sagarra jan egiten du.

 

GASTEIZ: Oso Fan

Oso Fan taldea dugu iraileko Eskilarapeko Soinuak formatu txikiko musika kontzertuen zikloko protagonista Gasteizen. Emanaldia Oihaneder Euskararen Etxeko atrioaren goxotasunean. izango da, 19:30ean, doan.

Bi urte pasa dira Giorgio Bassmattik eta Oriol Floresek Oso Fan taldea sortu zutenetik. Ingalaterrako eta Amerikako Estatu Batuetako folk eta pop doinuen edertasunaren zaporeak  euskaraz abestuz abesti propioak egin dituzte: melodia goxoak egiten eta batzuetan Estatu Batuetako folk berriaren (Elliott Smith, Bright Eyes…) tankerak hartuz.

 

TAFALLA: Anari + Jon Basaguren

Aurten Ahotseneak hamar urte betetzen dituela eta, Azokako gune hau izango da estreinaldiko bira honen protagonista nagusia. Lau geltoki izango ditu: Tafalla, Bilbo, Gasteiz eta Azpeitia, irailaren 29an hasita eta abendu hasierara arte, Durangoko Azoka hasi arte –52. edizioa abenduaren 6tik 10era arte izango da–. Hala, ostiral honetan Tafallan zuzenean ariko dira Anari eta Jon Basaguren, 20:30ean, Kulturgunean, 10 euroren truke.

 

SESTAO: 'Sextijentziak askatuz'

Sestaoko Musika Eskolan, ostiralean, 20:00etan, Bazen Behin Clown antzerki taldeak Sextijentziak askatuz antzezlana eskainiko du: "Pituxak ez du orgasmorik. Era ezberdinetan ibili da irtenbide bila eta publikoari bizitakoa kontatzera dator. Zein betebehar eta exijentzia sortzen zaizkigu harreman erotikoetan? Ba al dakigu zein den gure benetako desira? Edota gizarte estereotipoen pean gaude?"

 

TOLOSA: Ara Malikian

Biolinaren birtuosorik handiena Tolosan izango da ostiralean, hilak 29, Leidor aretoan, 20:30ean. Munduan zehar 20 hilabetez egindako bidaia zoragarriaren ondorio den La increíble historia de Violín lana aurkeztuko du, eta bertan bere istorio harrigarria ezagutzeko aukera izango duzu. 

 

DONOSTIA: Mikrokliman dantzan

Lasala eta Judith Argomanizezn eskutik, Microclimate dantza emanaldiaren estreinaldiaz gozatzeko aukera duzu igandean, urriak 1, Donostiako Gazteszena aretoan, 20:00etan.

Gure mundua, nire mundua, garbia, ederra, bakarra.

Pertsona bakoitza errealitate arrunt batean bizi da eta, aldi berean, patroi eta prozesu atmosferiko pertsonalak bereizgarriak egiten dituzten mikro mundu txikietan ere.

M I C R O C L I M A T E-n, oihartzunaren zirrararen bitartez, giro paregabe eta pertsonala sortzen da, ilunean gozamena eta begiratzeari gonbidatzen duena.

 

GETXO: Goza dezagun antzerkiaz
 
35 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute. Aurtengo egitarauan 14 antzezlan bildu dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, "La zanja" ikuskizuna izan ezik, Utopian espazioan antzeztuko baita.

EGITARAUA

Urriak 1

  • Antzerki arina (Algortako Kultur Etxea)
    • 18.30: "Bikoteka" (Nui Danza) - "Esperando a Fofó"
    • 19.00: "Elle n´est pas Liz Taylor" - "Komunak" (Alanbike) - "Sueño de una tarde de poteo"
    • 19.30: "Bikoteka" (Nui Danza) - "Esperando a Fofó"
    • 20.00: "Elle n´est pas Liz Taylor" - "Komunak" (Alanbike) - "Sueño de una tarde de poteo"
    • 20.30: "Bikoteka" (Nui Danza) - "Elle n´es pas Liz Taylor" - "Komunak" (Alanbike) - "Sueño de una tarde de poteo"

 

Eta asteburua motz gelditu bazaizu...

BILBO: BABILONIA BERRIA URRIAK 2 ETA 3 • 19:30
ZINEMA ETA MUSIKA
SARREREN SALNEURRIA: 28 €.
D. Kozintzev zuzendariaren Babilonia Berria filmaren proiekzioa (1929) Shostakovichek
berariaz horretarako konposatutako doinuaren zuzeneko interpretazioarekin, Euskadiko
Orkestra Sinfonikoaren eskutik, Melanie Levy-Thibauten zuzendaritzapean. Sovietar
propagandaren adierazlerik onenetakoa, 1917ko Errusiako Iraultzaren Mendeurrena
ospatzen ari garen honetan.