Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Zeinen azkar joan zaigun abuztua... baina oraindik bada disfrutatzeko garaia! Hemen planik onenak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-36/@@download/image/UNE1.jpg
2017/08/24
albiste-laburra
Zeinen azkar joan zaigun abuztua... baina oraindik bada disfrutatzeko garaia! Hemen planik onenak!
Ze plan astebururako?

DONIBANE LOHIZUNE: Baleapop

Festan bete-betean sartuta dabiltza Donibane Lohizunen; martxan da Baleapop jaialdia, eta beste behim aste guztian zehar kontzertuak eta bestelako ekimenak eskainiko dituzte. Eszenatokiak? Hondartza, parkeak... sekulako plana astebururako! Jarraian aurkituko duzue egitaraua:

 

 

MUTRIKU: Hamabostaldi Ibiltaria

Hilaren 24an, osteguna, Mutrikura mugituko da Donostiako Hamabostaldia. Bertako Santa Katalina komentuan, 19:00etan, Klara Mendizabal eta Elisa di Pietro sopranoek kontzertua eskainiko dute, Oier Etxaburu piano jotzailearekin batera. Alemania, Italia, Frantzia eta Espainiako opera nahiz lieder errepertorioan barrena egindako ibilbide bat eskainiko dute Musikenen ikasketak egindako azken promozioetatik ateratako soprano bikote honek. Plan ezberdin baten bila bazabiltza, hau duzu aukera!

Egitaraua: Brahms, Weber, Strauss, Rossini, Fauré, Berlioz, Delibes, Gounod eta abarren obrak.

 

BILBO: Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua

Ez da kasualitatea bertso-saio musikatua egingo dute Bilbon, ostegunean, Santiago plazan. Hiru/lau bertsolarirekin batera bi musikari arituko dira (saxoa + gitarra edo biolina + gitarra). Bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izago dira; hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan derrigor dago intentzio bat. Helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke. Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeen arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa.

  • Uxue Alberdi
  • Miren Amuriza
  • Oihana Bartra

Protagonistak: Ixak Arruti, Gari Otamendi 
Gai-jartzailea: Irati Erkizia 

DONOSTIA: L.A. zuzenean

L.A. taldea Donostiako Convent Garden aretoan ikusteko aukera aparta duzu asteburu honetan. Ostiralean eskainiko dute kontzertua, 20:00etan, 20 euroren truke. Ez galdu aukera!

 

DEBA: Oskara

Kukai dantza taldeak Oskara ikuskizuna eskainiko du Debako Plaza Zaharran. Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana da.  Emanaldia doakoa izango da, beraz, aprobetxatu!

 

DONOSTIA: Gau bat museoan

Donostiako San Telmo Museoan Hitchcock, suspensetik harago erakusketarekin lotutako proiekzio berezia eskainiko dute larunbatean hilak 26, 22:00etan. Hain zuzen, Psycho filmaren proiekzioa egongo da elizan (109 min, JBA euskaraz). Gau berezi honetaz gozatu nahi baduzu, museoan jasoko ditzakezu gonbidapenak. Informazio guztia hemen.

Irekiera berezia

20:30-22:00 bitartean Hitchcock, suspensetik harago erakusketa zabalik egongo da doan, eta musika eta taberna zerbitzua egongo dira. Sarrera librea izango da lekuak bete arte.

Proiekzioa: Psycho (Psicosis, 1963)

22:00etan Psycho filmaren proiekzioa egongo da elizan (109 min, JBA euskaraz). Sarrera doan da, baina gonbidapenarekin. Gonbidapenak jasotzeko: bazkideek proiekzioaren astean bertan asteartean eta asteazkenean; gainontzekoek, ostegunetik larunbatera.

 
 
URKABUSTAIZ: Baserriko porrusalda

Araia-Asparreneko Umore Antzerki Jaialdiaren barruan, Urkabustaizen Baserriko purrusalda antzezlana eskainiko du Bapatean Zirko antzerki taldeak. Larunbatean, hilak 26, doan ikusi dezakezu emanaldia : 

"Kozinatzen dugun eran jaten dugu, maitatzen dugun eran kozinatu, eta kozinatzen dugun moduan maitatu. Bizitza, errezeta batean kontaturik. Bi pertsonaia su geldoan. Porrusalda, errezeta aski ezaguna. Gurea, kozinatzeko modu paregabea. Gastronomia, lurreko produktuak, betiko jendea, herri kirolak, famili jakintza, barazkiak juliana erara, baratza, slow food-a, Zen filosofia. Jaten duguna al gara? Edo garenetik jaten dugu? Ez dagoelako gauzak egiteko modu bakarra, guk gurea aldarrikatzen dugu. Baserriko porrusalda!"