Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Jaiez-jai saltoka zabiltzatenok, ez galdu asteburu honetako planak! Badator Marijaia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-35/@@download/image/Bilbao-Semana_Grande-pistoletazo-Marijaia-fiestas_MDSVID20140816_0062_37.jpg
2017/08/16
berria
Jaiez-jai saltoka zabiltzatenok, ez galdu asteburu honetako planak! Badator Marijaia!
Ze plan astebururako?

BILBO: Aste Nagusia

Badator Marijaia, eta harekin batera, ehunka plan dituzu aukeran. Txosnetako jai giro apartaz gain gozatu nahi baduzu, ez galdu 400 jarduerak baino gehiagok osatutako egitaraua aurtengo Bilboko Aste Nagusian! Alde batetik, 19 antzerki-taldek osatuko dute aurtengo Aste Nagusiko programa. Haur zein helduentzat pentsatutako 19 ikuskizun, non umorea, originaltasuna eta kalitatea izango diren nagusi. Eta bestetik, abuztuaren 19tik 27ra, proposamen ezberdinak egongo dira: adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak Arriaga plazan izango dira, eta saio bi egongo dira egunero, 13:30ean eta 21:30ean; bakoitzak 50 minutuko iraupena izango du. Gas plazan, berriz, umeentzako ikuskizunak izango dira, 19:30ean, lehenengo igandean (abuztuak 20) izan ezik, igande horretan 20:00etan izango baita ikuskizuna. Jatorri euskalduneko 10 antzerki-taldek, estatu-mailatik etorritako 4k eta nazioarteko 6k osatuko dute eskaintza. Zirkua, magia, pailazoak, kabaret-a, argi jokoak, xaboi-burbuilak... Besteak beste, honako ikuskizun hauek izango dira: Chipolatasen ChipolatinoFekat Circuses The rise of the full moonCirc Bivouacen Le Rêve d’EricaPas & Companyren Juguete roto 3p0, Kukai Dantza Taldearen eta Brodas Bros konpainiaren Topa, Leioako Umore Azokan sari berezia jaso zuen Trapu Zaharra konpainiaren Sefiní. Musikari lotuta, berriz, 100 jarduera baino gehiago izango dira: Zea Mays, Amaral, Antonio Orozco, El Consorcio, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Esne Beltza, Travellin' Brothers All Stars, M-Clan...

2017ko Aste Nagusiaren webgunean, programa ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke, baita Facebook eta Twitter sare sozialetan ere.


DONOSTIA: Antzerkirako asteburua

Aste Nagusia amaitzera doa, baina oraindik bada zer egin hirian; ostegunean, hilak 17, osteguna, Malas Compañías antzerki taldeak Letter: Eskutitz baten bidaia obra aurkeztuko du 23:30ean, Gipuzkoa plazan. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlana da, Aritza Rodríguez, Mikel Pikaza eta Diego Aymar aktoreekin. Bestalde, Txalo produkzioak Etxeko saltsak estreinatuko du larunbatean, Antzoki Zaharrean, Aitziber Garmendia, Ane Gabarain, Mikel Laskurain eta Aitor Fernandinorekin!

 

 

ONDARROA: Huntza

Ostegunean, hilak 17, Ondarroako jaiak alaituko ditu Huntza taldearen zuzenekoak. Itsasaurre plazan topatuko dituzu, gauerdian. Herriko Andramaxa jaien inguruan informazio guztia nahi baduzu, jo hona.

 

 

GASTEIZ: Taberna

Teatroarekin jarraituz, umorezko kale antzerkia eta zirkoa biltzen dituen antzezlana ikusteko aukera duzu larunbatean, hilak 19, Gasteizko Falerina lorategian; Taberna antzezlanak film mutu, swing eta jazz erritmoetan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Botila eta bi pertsona, dena posiblea den lekuan!

 

 

 

HONDARRIBIA-HENDAIA-IRUN: Bidasoa Folk

Abuztuaren 18, 19 eta 20an, hiru kontzertu izango dira Hendaian, Hondarribian eta Irunen, BIDASOAFOLK 2017 Jaialdiaren XVII. edizioan, Folk musika tradizionalaren eta garaikidearen programazio esklusiboan.

Ostiralean, CARLOS NUÑEZek irekiko du jaialdia, musika oneko hiru egunak ondo bidean hasteko.

Larunbatean, Irunen, AZIZA BRAHIM & GROUP taldearekin gozatuko dugu.

Azkenik, azkeneko egunean, Hendaian, Brasilera joango gara FLAVIA COELHO & GROUP taldearekin.

Abuztuak 18, ostirala, 21:00, Itsas Etxea (Hondarribia)
Carlos Nuñez

Abuztuak 19, larunbata, 21:00, Urdanibia Plaza (Irun)
Aziza Brahim & Group

Abuztuak 20, igandea, 20:30, Place Sokoburu, Hendaia
Flavia Coelho & Group

 

PLENTZIA: Agorrijazz

Tronpeta doinuekin gozatzen duzuenok plan borobila duzue Plentziako Jazz Jaialdian. Larunbat eta igande honetan hiria musikaz beteko dute honako taldeek:

Abuztuak 18:

  • 20:00etan. Trizak (saxofoia, bateria eta kontrabaxua)
  • 22:00etan. Jon Urrutia Trio (pianoa, bateria eta kontrabaxua)

Abuztuak 19:

  • 20:00etan. De Diego Brothers (tronpeta, saxofoia, organoa eta bateria)
  • 22:00etan. Travellin' Brothers (seikotea).

 

 

ZARAUTZ: Zea Mays

 

Amaitzeko, ez galdu Zea Maysen zuzeneko kontzertuaz gozatzeko aukera Zarautzen; larunbat honetan izango dira Malekoian, 23:00etan, eta emanaldia doakoa izango da. Ondo pasa!