Ze plan astebururako?

BURLATA: Maiatza Rok 2017
Larunbatean, maiatzak 6, Maiatza Rok jaialdia egingo dute, Euskal Herria peñan. Bertan izango dira DIABULUS IN MUSIC, TAKEN eta KHARMIA Iruñeko taldeak. Hiru talde metaleroek sekulako emanaldia eskainiko dute. Ez galdu!
BILBO: Asteburuko festa Kafe Antzokian
Gustu guztiak asetuko ditu asteburu honetako Bilboko Kafe Antzokiaren musika eskaintzak. Dagoeneko agortu dira ostegun honetan, hilak 4, Jarabe De Palo taldearen zuzenekoa ikusteko sarrerak, baina oraindik garaiz zabiltza ostiralean Stereorocks, Downtown Disco DJ, Enrique, Easyer eta JKBXen emanaldiaz gozatzeko. Zoritxarrez, agortu dira era ostiraleko Pi LT. -Leun ikusteko sarrerak. Larunbatean berriz, CRAKER eta MARAH taldeen emanaldia duzu zain. Informazio gehiago hemen.
ERMUA, AZKOITIA, ANDOAIN: Francoren bilobari gutuna
Artedramaren itzuliak martxan jarraitzen du, eta asteburu honetan Ermua, Azkoitia eta Andoaingo antzokiak bisitatuko ditu Francoren bilobari gutuna antzezlanak. Jarraian dituzu ordutegiak; oraindik ikusi ez baduzu, hau duzu aukera!
DONOSTIA: Kresala Dantza Taldeak 50 urte
Mende erdia bete berri du Kresala Dantza Taldeak, eta urteurrena ospatzeko, Zeruko ikuskizuna estreinatuko dute maiatzaren 6an, larunbata, Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan. Faustino Aranzabal Kresalako zuzendari artistikoak prestatu du emanaldia. Informazio guztia hemen.
TOLOSA: Kokein Bonberenean
Kokein eta HighLights taldeak Bonberenea izango dira larunbatean, hilak 6. Kokeinek Lurpekhariä lan berria aurkeztuko dute Tolosan, eta Highlights taldeak berriz, Shine on diskoa. Kontzertua 22:30ean hasiko da, eta sarrerako 5 euro balio ditu.
GERNIKA: Rudelari eguna
Maiatzaren 6an, arunbata, VII. Rudelari eguna egingo dute Gernikan, Gerniska Rudelari elkartearen eskutik eta egun guztiko egitarauarekin. Hemen duzue egitarua:
VII. RUDELARI EGUNA
13:00 Ospatik hasita- POTEO SOUND SYSTEM
13:00 ASTRA- AGGRO BAZKARIA
17:30 ASTRA lehen solairua- SOUND OF ROOTS (Dokumentala)
19:00 ARIMA- MENDO JR. (musika baltza Dj)
22:00 ASTRA (6€)
EUSKATALITES (ska, rock steady, reggae)
SUSTRAIANS REVUE (Early reggae, Jamaican hits)
GASTEIZ: Zuri-beltzeko kontzertuak JimmyJazzen
Jazz doinuen bila bazabiltza, pasa zaitez ostiral eta larunbat honetan Gasteizko JimmyJazz aretotik. Bertan joko dute John Garcia & Band, Miss Biotza eta La Pulga eta Lagunak. Informazio gehiago aurkituko duzu hemen.
BILBO: Musika eta ipuinak 4-8 urte arteko neska-mutilentzat
Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza dira: musika eta ipuinak. Istorio bakoitzak musika estilo bat jorratzen du eta zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen du ipuinkontalariak. Baloreak transmitizen dira eta doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta. Hala, maiatzak 7, igandea, 12.00etan, Sorgina Txirulinak musika eta ipuinak eskainiko dizkie haurrei Bilboko BIBA kulturgunean.