Ze plan astebururako?

Ze plan astebururako? Opor usaina dakar eguraldi onak; Aste Santuan planik ez baduzu, gure gomendioekin ez zara aspertuko! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ze-plan-astebururako-23/@@download/image/C8mBcawWAAA3gXQ.jpg
2017/04/06
berria
Opor usaina dakar eguraldi onak; Aste Santuan planik ez baduzu, gure gomendioekin ez zara aspertuko!
Ze plan astebururako?

KORRIKA: Azken txanpa

Azken pausoak ematen ari da KORRIKAren 20. edizioa. Gaur, osteguna, hilak 6, Bizkaian sartu berri da, eta egunotan Bizkaia eta Araba artean saltoka ibiliko da, ondoren, asteburuan Nafarroan sartu, eta lurraldea zeharkatuko du, Iruñean amaituz. Festa itzela antolatu dute Iruñean. Ez galdu! Egitarau osoa hemen.

 

BERMEO: Gatibu x2

Bermeoko Kafe Antzokian aukera bikoitza duzu GATIBUren Aske maitte, aske bizi disko aurkezpenaren kontzertuaz gozatzeko. Ostiral eta larunbatean, hilak 7 eta 8, 22:00etan joko du taldeak. Sarrerak lortzeko jo hona.

 

TOLOSA: Topic bisitatu

Topic Museoa ezagutzeko, Aste Santuan eskaintza luzatuko dute: apirilaren 8-9 eta 15-16ean. Egun bakoitzean, goizeko 12.00tan, bisita gidatu bat izango da. Bisita hauek gazteleraz izango dira, baina taldearen arabera euskaraz ere egin ahal izango dira.
Amaia Ruiz de Galarreta antzezlearen eskutik ezagutuko da museoa. Bisitariek, Tolosako Txotxongiloen etxe magikoa, modu berezi batean ezagutzeko aukera izango dute, ibilbidea esperientzia ahaztezin batean bilakatuz.


Izena emateko, ezinbestekoa izango da lekua aurretik gordetzea ondorengo telefonora deituta: 943 650 414; edo e-mail bitartez: cit@cittolosa.com . Taldeek gutxienez 5 pertsona eta gehienez 15 pertsona izango dituzte. Pertsona bakoitzeko salneurria 6 € izango da helduentzat eta 4 €, 12 urte bitarteko haurrentzat.

 

ARRASATE: Whitney Roseren doinu gozoak


Azken bi urteak sekulakoak izan dira Whitney Rose artista kanadarraren ibilbidean. Tarte horretan egindakoarekin, etorkizun oparoa aurreikusten zaio gazteari country eta americana estiloetan, hain justu, belaunaldi aldaketaren eta artista berrien premian zeudenean. Arrasaten izango da larunbatean, hilak 8, 20:00etan.

 

ERRENTERIA: Katapulta Tour, Ane Leux

Aurtengo Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituko emanaldiak hasiko dira. Ostegunean, hila 6, aurtengo lehenengo emanaldia eskainiko dute, ANE LEUX-en kontzertuarekin. ANE LEUX > Errenteria, De Cyne Reyna Taberna > 22:30tan> Sarrera doan.

DONOSTIA: Mugitu eskeletoa

Tiki Phantoms surf instrumental errezeta bereziarekin datoz beste behin ere. Garage apur bat, Rock & Roll pixkat, Spaguetti Western tanta batzuk eta gehien maite duten hori egiten jarraitu: braba plater bati hagina bota eta gitarrak astindu. Dantzara, madarikatuak! Larunbata, apirilak 8, 22:00etan, Intxaurrondo K.E. Informazio guztia hemen.