Ze plan astebururako?

ERANDIO, BEASAIN, IGORRE: Francoren bilobari gutuna
Donostia Antzerki Saria irabazi berri du Artedramaren Francoren bilobari gutuna antzezlanak; GAZTEZULOn ere, ERREPORTAJEA eskaini genien; oraindik ez baduzu ikusi, aukera hirukoitza duzu asteburu honetan!
ERANDIO: Martxoak 16, 20:00, Merkatu Zaharra.
BEASAIN: Martxoak 17, 22:15, Usurbe Antzokia.
IGORRE: Martxoak 18, 20:00, Lasarte Aretoa.
BAIONA: Euskal Herrian badago zer entzun
Irrati zalea bazara, martxoak 18, larunbata. egun osoko zita duzu Baionako AEKn eta gaztetxean. Urtero legez, aurten ere “Euskal Herrian badago zer entzun” jardunaldien VI. Edizioa antolatu du Arrosa irrati sareak. Jardunaldien helburua, irratiek egunerokotasunean dituzten formakuntza eta hausnarketa beharrei erantzutea da, eta interesa duen edonor parte hartzera gonbidatua dago. Kontzertuak ere eskainiko dituzte, Korunbo eta Muskulo taldeen zuzenekoekin. Izena emateko koordinazioa@arrosasarea.eus –era emaila bidali behar da. Jardunaldietako egitarau osoan parte hartzen dutenentzat (tailerrak, mahaingurua, bazkaria eta kontzertuak) 15 euro eta soilik kontzertuera datozenentzat 5 euro.
DONOSTIA: MR. SEÑORA
Metrokoadroka kolektiboak, Oier Guillanen eskutik, MR. SEÑORA teatro-errezitaldia eskainiko du Donostiako Ernest Lluch kultur etxean, martxoaren 17an (ostirala) 20:00etan. Informazio gehiagorako hemen.
BILBO: Erritmo kubatarrak
Martxoak 18 larunbata, 20:30ean, BIBA! kulturgunean KAMANKOLA abeslariak erritmo kubatarrez animatuko du gaua. Bigarren aldia da artista hau BIBA!n daukagula, oraingo honetan bere biraren amaierako kontzertua emateko.
ANDOAIN: Maurizia
Aukera dantza konpainiak Maurizia lana eskainiko du martxoak 17, ostirala, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Maurizia Aldeiturriaga Euskal Herriak eman duen emakume eredugarria da. Lehen emakume panderojole den aldetik, plazarik plaza bere panderoa hartu eta bere ahots eta izaera boteretsua lau haizeetara zabaldu zuen emakume sendoa. Emakume handi, sendo, eta eredugarri abiapuntu hartuta, emakumeak bere baitan dituen alderdi ezberdinak taularatzea bilatuko da; Alderdei indartsua, ahula, aurpegirik gogorrena eta aurpegirik xamurrena, alderik argiena eta alderik ilunena, irudi astun eta primarioa eta irudi arin eta sofistikatua. Beti ere panderoa izango da gidaria, emakume hau eta gainerako emakume guztiak, nolabait, apurtxo bat gehiago eta hobeto ezagutzeko.
BAIONA: BBAX distorsioaren munduan
Martxoaren 17an, Baionako Zizpa gaztetxean, 21:00etan, BBAX distortsioaren munduan eskainiko dute, Korrikaren baitan. Behi Bideko Andere Xuria duela zenbait urte sortu zen Marie Hirigoienen euskal kantugintzari buruzko tesiaren ondotik. Geroztik, hiru kantari (Marie Hirigoien, Mirentxu Agerre, Pantxix Bidart) dabiltza euskal kantutegia jorratzen eta kantu zaharrei bizi berri bat eman nahian. Baionako gaztetxeak eskainitako karta zuriaren bidez, kontzertu berezia eskainiko dute, Jurgi Ekiza, Xendarineko ahizpak, Paxkal Irigoien, eta Sebastien Desgransen laguntzarekin. Uztaroko Pette eta Gonzalo Etxebarriak margo eta irudi muntaketa bat prestatuko dute zuzenean.
BILBO: Rock doinuak Kafe Antzokian
Martxoak 16, osteguna. LIHER eta ANARI taldeez disfrutatzeko aukera duzu Bilboko Kafe Antzokian; larunbatean, aldiz DEAD BRONKO taldeak sekulako giroa sortuko duela ziurtarazten dizugu Magagigi's talde gonbidatuarekin batera. Gau itzela! Informazio guztia hemen.
TOLOSA: Gau beltza Bonberenean
Soziedad Alkoholika taldeak kaleratu berri duen Sistema Antisocial diskoa aurkeztuko du Bonberenean, martxoaren 17an, ostirala, 22:30ean. Sarrera 8 eurotan.
DONOSTIA: Oso fan eta Tristtan Mourguy
Donostiako Txondorra kultur gunean kontzertu interesgarri bat egongo da igandea, martxoak 19-an. Arratsaldeko 18:00tatik aurrera Oso fan eta Tristtan Mourguy abeslarien kontzertuaz gozatu ahalko da. Donostiako Egia auzoan, 4 euroren truke.